Abian da LowReeMotors proiektua

Atzealdea

Abian da LowReeMotors proiektua

PROIEKTUA

Abian da LowReeMotors proiektua

Mondragon Unibertsitateak gidatzen duen automozio sektoreko proiektu europarra soluzioen bila produkzio autoktonoa bermatzeko

2020·03·10

$titulo.getData()


LowReeMotors, Rare earth reduction in high performance permanent magnet electric machines izenekoa Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gidatzen duten proiektu europarra da, eta bere bazkide dira CEA, VALEO, Magneti Ljubljana, Montan University Leoben eta KU Leuven. Arrasateko Campusean otsailaren 6an egindako lehen bileran proiektu bat jarri zen abian, egun ibilgailu elektrikoen motorretan erabiltzen diren neodimiozko imanei alternatibak bilatzeko helburu nagusiarekin. Neodimioa material kritikoa da Europarako, batez ere bi arrazoirengatik: lehengaia ia bere osotasunean Txinan dago eta uste da denbora tarte txiki batean eskaera produkzioa baino handiagoa izango dela. 

Testuinguru horretan, imanaren osaketan alternatibak inplementatzeak, Zerioa (Ce) duten aleazioak esate baterako, Nd lehengaiaren beharra %6-10 bitartean gutxitu lezake. Hala ere, jakina da Ce lehengaia osagai gisa duten imanek Nd lehengaia duten imanek baino errendimendu txikiagoa dutela, eta, horrenbestez, beharrezkoa izango da makina elektrikoa birdiseinatzea, iman berri horien inplementazioa optimizatzeko eta hortik ateratzen den makina lehiakorra izan dadin egungo teknologiekiko. 
LowReeMotors proiektuak bi makina elektriko desberdin diseinatu, fabrikatu eta testatuko ditu, eta makina horiek Nd lehengaian oinarrituta egun dauden antzeko motorrak ordezkatuko dituzte. 

Lur Arraroek dituzten eragozpenak

Neodimiozko imanaren produkzioa Europatik kanpo egiten da, batez ere Txinan. Lur arraroez osatutako imanak bi motatakoak izan daitezke: lur arraro arina (LRE) eta lur arraro astuna (HRE).  Mundu osoan dauden lur arraroen erreserbak %85 LRE dira eta %15 HRE dira, gutxi gorabehera, eta azken horiek dira ibilgailuen industrian erabiltzen direnak. Hain urriak diren material horiek erabiltzearen desabantaila garrantzitsuena da garestiagoak direla fabrikatzeko, eta horri, gainera, garraio gastuak gehitu behar zaizkio. 

Horregatik, LowReeMotors proiektuak eragozpen hori gainditu nahi du, Europar Batasunaren finantzazioarekin, eta MONDRAGON Korporazioa bazkide duen EIT RawMaterials partzuergoaren barruan. EIT RawMaterials partzuergoaren xede nagusiena da, hain zuzen ere, balio katean zehar mineralen, metalen eta materialen sektore europarraren lehiakortasun jasangarria ahalbidetzea, berrikuntza, hezkuntza eta enpresa izaera sustatuz.

EIT Raw Materials-ek LOWREEMOTORS, Rare earth reduction in high performance permanent magnet electric machines proiektua finantziatu du, KIC – Raw Materials barruan 2019ko deialdian.