Ekainaren 12an, gizarte-zerbitzuen eremuan sektore publiko eta kooperatiboen arteko harremanari buruzko online jardunaldia

17:00etan hasiko den ekitaldian, parte hartuko dute Andaluziako Francesco Garceak, Kataluniako Elba Mansillak eta Euskal Herriko Mikel Gorostizagak.
Ekainaren 12an, Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak bultzatutako jardueren artean, webinarra eskainiko du Mondragon Unibertsitate LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak: Sektore publiko-kooperatiba elkarlana gizarte-zerbitzuen eremuan: gizarte-ekonomiatik egindako balio-ekarpena. Ekitaldia 17:00etan hasiko da, gaztelaniaz eskainiko da eta 18:30ean amaituko da.
Honako hauek hartuko dute parte webinarrean:
- Francesco Garcea: Escuela de Economía Social (Andaluzia).
- Elba Mansilla: La Ciutat Invisible (Catalunya).
- Mikel Gorostizaga: Agintzari (Euskal Herria).
Gainera, parte-hartzaile eta dinamizatzaile lanetan arituko dira Leire Uriarte LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailea eta masterreko koordinatzailea eta Julen Iturbe-Ormaetxe Consultor artesano, PhD eta masterreko irakaslea.
Ekitaldi irekia izango da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.
- Izen-ematea: Sektore publiko-kooperatiba elkarlana gizarte-zerbitzuen eremuan: gizarte-ekonomiatik egindako balio-ekarpena.