SEABAT europar proiektuak bere bigarren batzar orokorra egin du du
SEABAT europar proiektuak bere bigarren batzar orokorra egin du du
SEABAT europar proiektuak bere bigarren batzar orokorra egin du du
SEABAT itsas bateria hibrido erabat elektrikoaren kontzeptu modular bat garatzen ari da, 1MWh-tik gorako uretako batería sistema handien kostuak nabarmen murrizteko.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Energia Biltegiratze sistemak taldeko ikertzaileek SEABAT europar proiektua garatzen ari den partzuergoan parte hartzen dute. Proiektuak Europako Batzordearen Horizon 2020 programaren finantzaketa du, eta Europako 8 herrialdetako 15 erakunde ari dira gauzatzen.
Urte erdiko ibilbidearen ondoren, erakundeetako ordezkariek bigarren General Assembly egin dute (biak formatu birtualean), proiektuaren aurrerapenak eta lortutako emaitzak bateratzeko:
- Workpackage 1 amaitutzat eman da.
- Laster amaitutzat emango da workpackage 2.
- Dagoeneko hasi gara workpackage 3 delakoarekin, non bateria-sistema bat eta topologia desberdinak alderatzeko metodologia bat diseinatzen ari garen.
Proiektua zortzi lan-paketetan banatzen da, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek horietako bostetan parte hartzen dute; zehazki, bacteria sistemaren diseinuarekin eta garapenarekin lotura handiena duten paketeekin eta potentzia-bihurgailu elektronikoekin. Gainera, unibertsitateak proiektuaren azken balidazioan ere parte hartuko du.
Batzar orokorrari esker, laster martxan jarriko diren zereginak zehaztu ahal izan dira, eta hurrengo batzar orokorraren data eta lekua zehaztu dira: 2022ko otsailaren 4a Belgikan.
Proiektuaren helburua:
SEABAT sistemaren helburu nagusia itsasontzi erabat elektrikoaren kontzeptu hibrido bat garatzea da, energia handiko eta potentzia handiko bateria modularren, bihurgailuen kontzeptu berrien eta automobilaren sektoretik eratorritako soluzio teknologikoen konbinazioan oinarrituta.
Ikuspegi modular batek osagaien kostuak murriztuko ditu (bateria, bihurgailua), itsasontziek, diseinatzean, eskalako ekonomietan estandarizatutako osagaiak erabili ahal izateko eta kostu txikiaz baliatzeko. Kontzeptua egokia izan daiteke potentzia handiko baterien eta osagaien etorkizuneko belaunaldientzat, energia-dentsitate handiagoak izan ditzaketelako edo kimika desberdinetan oinarrituta egon daitezkeelako.
Aurreikusitako emaitzak:
Soluzio modular hibrido optimoa full-electric itsasontzi batentzat, bateriaren arrastoa minimizatzen duena eta gaindimentsionamendua murrizten duena (10 aldiz gehienez eta 2 aldiz gehienez).
- TRL 5 sisteman 300 kWh-ko sistema baliozkotzea (bateria-sistema osoaren proba) eta 1 MWh eta goragoko baterietarako soluzioaren balidazio birtuala, 300 kWh-ko sistemaren P-HiL proben bidez. Workpackage 1 amaitutzat eman da. Emisioen helburua lortzeko bateria aukeren azterketa argitaratu da eta baita itsas aplikazio desberdinetarako merkatu potentzialaren 5, 10 eta 15 urteko bilakaerari buruzko txostena ere.
- Emaitza honako hau izango da, besteak beste: 1 MWh eta goragoko gaitasunetarako balidatutako bateria hibridoko soluzio bat, homologaziorako ibilbide-orri bat eta transbordadoreen normalizaziorako eta distantzia laburreko itsas garraiorako estrategia bat.
- Konponbideak itsas baterien sistemen guztizko jabetza-kostua (Tco) % 35 eta % 50 artean txikiagoa izatea ekarriko du, CAPEX inbertsioa % 15etik % 30era bitartekoa, ontziolan integratzeko kostuen % 50 txikiagoa eta itsasontzian balio-bizitzaren ondoren inbertsio-kostuen % 5 berreskuratzea.
Europako Batzordeak SEABAT, Solutions for large batteries for waterborne transport proiektua finantziatu du, "H2020-LC-BAT-2019-2020" deialdiaren barruan.