Biomedikako ikasleak egindako proiektua finalista geratu da Logicalis Innovation Challenge Lehiaketan
Biomedikako ikasleak egindako proiektua finalista geratu da Logicalis Innovation Challenge Lehiaketan
Biomedikako ikasleak egindako proiektua finalista geratu da Logicalis Innovation Challenge Lehiaketan
Leuzemia linfoblastiko akutua goiz detektatzeko tresna baten garapena izan da Mondragon Unibertsitateko ikasleek estatu mailako lehiaketa honetan aurkeztu duten proiektua.
Ainhoa Artola, Iker Bermeosolo, Izaro Bilbao, Aiala Elejalde eta Garazi Zuazo Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko graduko ikasleak zirenean garatu zuten lehiaketara aurkeztutako proiektua. Gaur egun taldeko batzuk lan munduan murgildu dira eta beste batzuk masterra ikasten ari dira, Ainhoa eta Garazik adibidez Mondragon Unibertsitatean ikasten jarraitzen dute, zehazki, Teknologia Biomedikoko unibertsitate masterra.
Lehiaketan finalista geratu den proiektua
Mundu mailan, leuzemia, heriotza tasa handiena duen minbizi mota da, batez ere haurretan, horietatik %80a leuzemia linfoblastiko akutua (LLA) izanik. Nahiz eta gaixotasun honen intzidentzia baxua izan, bere sintomatologia beste gaixotasun ohiko batzuen antzekoa da eta diagnostikoa zaildu edo atzeratu egiten du honek.
Gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra beharrezkoa da tratamenduaren eraginkortasunerako eta gaixoaren biziraupen probabilitatea handitzeko. Hori dela eta, ikasle talde honek LLAssist izeneko software bat garatu du non LLA irudien prozesamendu eta Machine Learning tekniken bitartez diagnostiko goiztiarra ahalbidetzen den. Gainera, gailu eramangarri bat ere garatu dute probak modu errazean egiteko eta laborategirik gabeko lehen arretako osasun zentroetan diagnostikoak egin ahal izateko. Hori da zehazki soluzio honen gakoa, berehalako diagnostikoa eskaintzea kostu oso txikiarekin eta laborategi sofistikatuen beharrik gabekoa.
10 finalisten artean
Logicalis Innovation Challenge lehiaketaren II.edizioko finalera 10 proiektu iritsi ziren eta Mondragon Unibertsitateko ikasleen proiektua horietako bat izan zen. Madrilen ospatu zen sari banaketa 2023 bukaeran eta gure ikasleak oso positiboki baloratu zuten lorpena.
Zorionak talde!
Ea proiektuak aurrera egiten duen eta gizarteari onura hori sortzea lortzen duzuen, zorte on!