Gipuzkoako Foru Aldundiko zazpi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, horietako bostean, zuzendaritza lanak egingo ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiko zazpi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, horietako bostean, zuzendaritza lanak egingo ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiko zazpi ikerketa proiektu konpetitibo lortu ditu Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, horietako bostean, zuzendaritza lanak egingo ditu
Aukeratutako proiektuek lotura hezkuntza eta STEM jakintzekin eta kooporatibismoarekin eta interkooperazioarekin. Bost proiektuetan gidaritza lanak egingo ditu Fakultateak eta beste bitan, laguntzaile lanak.
Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak zazpi proiektu konpetitibo lortu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko deialdian. Iraupen eta bidaide ezberdinak dituzten proiektu hauek Fakultatean jorratzen ditugun jakintza arlo desberdinak landuko dituzte, hala nola STEM gaiak, hezkuntza berrikuntza, gobernantza eta interkooperazioa. Eskuratutako proiektuak, lehenago hasitako ikerketa proiektuen jarraipena dira. Bost proiektuetan zuzendaritza lanak egingo ditugu eta beste bitan, laguntzaile lanak.
Honako hauek dira egingo dira Humanitatea eta Hezkuntza Zirentzien Fakultateak zuztenduko ditugn bost proiektuak:
1) Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko programa eta "GipuzkoHarrok" lehiaketa
Proiektu honen xede nagusia da Gipuzkoan bizialdi osoko ikaskuntzarako sistemaren rola eta enplegagarritasuna indartzea. Gizarteak behar ditu bizitza osoan zehar ikasteko prest dauden pertsona malguak, inplikatuak eta konprometituak, baita trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta osasun eta gizarte arlokoa bestelako egoera bat ekartzen ari direla jabetzen ari diren pertsonak ere. Proiektu honek proposatzen du enplegagarritasunaren hezkuntza lan munduratzea baino lehen hasten dela eta bere baitan bizitza osoan zeharreko ikaskuntza, gaitasun giltzarrien eta zeharkakoen garapena eta trantsizioek dakarten testuinguruaren ulermena behar-beharrezkoak direla.
Hasteko, proiektuak diseinatuko du etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko programa bat; horretarako, nazioarteko esperientziak aztertuko ditu programak bi ardatz kontuan hartuta: batetik, programak balio behar du etorkizun hurbileko langileen gaitasun giltzarriak, malgutasuna, konpromisoa, ikaskuntza, herritartasun aktiboa edo orientazioa lantzeko. Bestetik, aintzat hartu behar du Gipuzkoan bizi den egoera, trantsizioak bestelako agertoki bat ekartzen ari baitira lurraldera.
Proiektu praktikoa izango da, ez du izaera teorikoa edo diseinu mailakoa soilik. Programa diseinatzeaz gain, programa bera hainbat hezkuntza-erakundetan aurrera eramango da. Are gehiago, programa aurrera eramateaz gain, "GipuzkoHarrok" lehiaketa ere antolatuko da. Bertan, nolabaiteko prospekzio lanean, ikus-entzunezkoen bidez etorkizuneko Gipuzkoa islatu beharko dute parte-hartzaileek.
2) STEMotiv: adimen artifiziala eta datu adimenaren bidez ikasleen STEM motibazioa piztu, Gipuzkoako ikasleen etorkizuneko kalitatezko enplegua sustatzeko
Proiektu hau da STEMotiv egitasmoaren jarraipena. Oraingoan, egitasmoaren helburua da proiektua zabaltzea Lehen Hezkuntzara. Horretarako, ikerketa honek aragingo du STEM irakasleen formazio metodologikoan. Neurtuko dira STEM ikasgaiekiko ikasleen motibazioa eta interesa pizteko estrategien eraginkortasuna; horretarako erabiliko dira Adimen Artifizialaren adarretako bat den Ikasketa Automatikoa (IA) eta Big Data.
Ikusita STEM arloekin lotutako lanbideen gorakada aurreikusten dela, baina egungo joerek kontrako norabidea erakusten dutela (gero eta gutxiago unibertsitate zein Lanbide Heziketako STEM ikasketetan matrikulatzen direnak), proiektuak sustatu nahi du, ikasleen artean, jakintza horren aldeko motibazioa. Gainera, bereziki eragin nahi STEM esparruaren bueltan dagoen genero arrakalan, hau da, STEM ikasketak hautatzen dituzten emakumeen portzentai baxuan; izan ere, emakumeak bakarrik dira % 9 Lanbide Heziketan eta %31 unibertsitatean.
Sei helburu zehatz ditu proiektuak:
- Motibazioa. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen motibazioa ulertu eta eragiteko estrategiak identifikatuz STEM hezkuntza bultzatzea.
- Gaitasuna. STEM gaitasunak indartzea, etorkizuneko ikasketetan STEM arloetan aritzeko.
- Generoa. STEM alorretan dagoen genero-arrakala gutxitzea.
- Irakasleen formazioa indartzea. STEM ikasgaietan metodologia berritzaileak aplikatzeko.
- Teknologia berriak. Big Data eta IA teknologiak hezkuntzan aplikatzea eta balioztatzea.
- Erreferentzia. Gipuzkoa STEM erreferente bilakatzea.
3) LanHezi II: enpresak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak lankidetzan, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko ezagutzaren sorkuntza
Hurrengo abiapuntutik sortzen da LanHezi I egitasmoaren jarraipena den proiektu hau: Lanbide Heziketako ikastetxeak Gipuzkoako enpresa-sarean faktore garrantzitsuak dira eta giltzarri izan daitezke ekosistema soziekonomikoan enpleguaren kalitatea hobetzeko. Horregatik, proiektu honen helburu nagusia da etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragitea da; enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lotura sendotuz eta ikaskuntza eraldatzaileko prozesuak garatuz, berauen beharrizan eta aukerak abiapuntu hartuta.
Hala, LanHezi I proiektuan identifikatu diren epe luzerako dinamiken garapena gauzatzea izango da LanHezi II proiektuko giltzarria, horretarako, ekintza plana abian jarriz. LanHezi II proiektuan ikaskuntza espazioak moldatuko dira egingo den ekintza plana aurrera eramateko eta amaieran lortutako emaitzen balorazioa egingo da, hauek ikaskuntza sisteman era iraunkorrean inplementatzeko asmoarekin.
Lau hartzaile nagusi ditu LanHezi II proiektuak:
- Enpresak. Enpresetako gaurko eta biharko langileen gaikuntza hobetzea da helburu.
- Ikasleak. Irakasleen formazioak eta Lanbide Heziketa-enpresa loturak ikasleen formazioan isla izango du.
- Lanbide Heziketako irakasleak. Proiektuak Lanbide Heziketan eraldaketa ezartzeko beharrezko gaitasunak lortzen lagunduko die.
- Gipuzkoako ekonomia sustatzeko baliogarria izango da, Gipuzkoako sistema sozio-ekonomikoan ezagutza elkarrekin sortu eta transferituko baita.
4) Pertsona erantzulea enpresa kooperatiboan II: erakunde-faktoreeen garapena
Egitasmo honetan parte hartuko dute LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Mondragon taldeko Gestio Sozialak. Proiektuaren oinarritzen da iazko deialdian hasietako Gobernantza kooperatiborako marko berrituaren definizioan eta inplementazioan. Aurten, iazko deialdiko ekinbideari jarraipena emanez, proiektuak bultzada berri bat emango dio kooperatibetan erantzunkidetasunaren kultura indartzeko.
Mondragon taldeko kooperatiben artean erantzunkidetasuna garrantzia berezia bereganatu duen kezka eremua da. Kezka horri erantzuna eman asmoz, lehen urrats batean, Gobernantza kooperatiborako marko berrituaren definizioa eta inplementazio bideen markoa osatu genuen. Marko honek organoen rola, funtzionamendua eta elkarren arteko harremanak zituen ardatz. Pertsona bazkidearen dimentsioa, ordea, zeharka baino ez zen aztertzen. Hutsune horri estaltzeko bide berria hasi genuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren iazko deialdiarekin bat. Kooperatibetako bazkide kolektiboaren artean, erantzukizun jarrerak eta bizipenak indartzeko, eta erantzunkidetasunean oinarrituriko kultura sustatzeko, oinarrien eta gakoen azterketari ekin zion aurrreko ikerketak. Proiektu honen hipotesia da antolakuntza baldintza egokietan, pertsonaren erantzukizuna indartu egiten dela enpresa egitasmoarekiko.
Iazko deialdiaren egindako borobiltzeko, haurtengo helburu nagusia izango da, batetik, esku hartze bide bat marraztea, bestetik, osatzea kooperatibetan pertsonen erantzukizuna oinarri duen kultura sustatzeko giltzarri diren erakunde-faktoreak eta, azkenik, garatzea, kooperatibetan eraldaketa esperientzia pilotuak martxan jarri ahal izateko.
5) Lurralde lankidetza, interkooperazioa eta garapen iraunkorra: Fagor Taldea eta MONDRAGONeko kasuen gaineko ikerketa-ekintza
Proiektua hau LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak egingo du. Lurralde mailako interkooperazio horizontalean oinarritzen da proiektu hau. Zehazki, bi dimentsio nagusietatik egin nahi du ekarpena ikerketa-ekintza proiektu honek: alde batetik, interkooperazio horizontalaren instituzionalizazioa ikertuz, hau da, horretara bideratu diren fondoen eta sortu diren egitura (edo erakundeen) azterketa; eta bestetik lurralde mailako interkooperazio horizontalaren zentzu, balio sistema, kultura eta narratibak ikertuz.
Lurraldea eraikitzeko norabidean, berebiziko rola jokatzen dute lurraldeko gobernantza sistemak eta lankidetzak. Lankidetza da oinarria, bidea eta iparra. Tokiko eragileen arteko lankidetza eta interakzioak funtsezkoak dira ezagutza sortzeko orduan. Perspektiba honetan, Gipuzkoan ezinbesteko rola jokatzen dute lurraldean dauzkagun enpresa industrialek, eta konkretuki, lurraldeko enpresa industrial traktoreen sare edo taldeek.
Gipuzkoako lurraldean, Mondragon eta Fagor Taldea dira tokiko enpresa traktoreez osaturiko sare esanguratsuenetako bi. Lankidetza eta interkooperazioa beraien ADN-an txertatua duten sareak dira eta lurralde lankidetzan ibilbide historiko oparoa dut. Hastapenetan interkooperazioa amets, nahi edo ideia bat izan bazen ere, azken hamarkadetan, sare hauetan, interkooperazioa instituzionalizatua dagoen lankidetza praktika bat da. Orain arte garatutako ikerketek, nagusiki kooperatiben sare eta taldeen arteko interkooperazio bertikala eduki dute ikerketa-gai. Interkooperazio bertikalaren baitan ulertzen ditugu kooperatiben arteko gain-egiturak, bigarren mailako kooperatibak, saretze instituzionala etab. Proiektu honek, ostera, lurralde mailako interkooperazio horizontala ikertzea du helburu. Interkooperazio horizontal gisa ulertzen dugu lurralde interkooperazioa, interes orokorrari eta eraldaketa sozialari lotua dagoena, tokiko lurraldeko askotariko eragileekin lankidetzan garatzen denari (eta ez bakarrik kooperatiben artean).
Helburu nagusiaz gaia, alegia, lurralde interkooperazio horizontalaren eta lurralde lankidetzaren zentzu, gako eta bilakaera aztertzea ikerketa-ekintzaren logiketatik, Gipuzkoako lurraldean askotariko eragileen arteko lankidetza sustatzea, proiektuak baditu hurrengo hiru azpi-helburuak:
- Monndragoneko esperientzia oinarri hartuz, lurralde interkooperazioaren eta eraldaketa sozialaren markoa osatzea.
- Mondragon eta Fagor Taldearen lurralde interkooperazio horizontalerako funts eta egituren instituzionalizazioa aztertzea.
- Mondragon eta Fagor Taldearen interkooperazio horizontal eta lurralde lankidetzaren zentzu, balio, kultura eta narratibak aztertzea.
Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako beste bi proiektu hauetan, laguntzaile lanak egingo ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak:
1) Mondragon ZTIM HUB: ZTIM bokazio eta jakintzak lantzeko HUB sarea
MGEP Mondragon Goi Eskola Pofesionalaekin elkarlanean eginda, ZTIM prozesuak sustatzea helburua duen proiektua da ZTIM HUB-a.
2) KoopFabrika
Egitasmo honetan batu dira ekonomia sozial eraldatzailea sustatzea helburu duen Olatukoop eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia. KoopFabrika egitasmoaren xedea da sustatzea ekonomia sozial eraldatzailea eta ekintzailetza soziala Euskal Herrian.