Etorkizuna Eraikiz Congress-en aurkezpena

Atzealdea

Etorkizuna Eraikiz Congress-en aurkezpena

Prentsaurrekoa

Etorkizuna Eraikiz Congress-en aurkezpena

Donostiako Kursaalen egingo da topaketa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak, UPV/EHUk eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dute.

2021·11·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko errektoreordea den Jon Altunak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua den Eider Mendozarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea den Agustin Erkiziarekin eta Deustuko Unibertsitateko errektoreordea den Xabier Riezurekin batera, Etorkizuna Eraikiz Congress-aren aurkezpenerako antolatu den prentsaurrekoan parte hartu du.

Kongresu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak, UPV/EHUk eta Deustok antolatu dute eta abenduaren 13 eta 14an ospatuko da.

Agerraldi publikoan parte hartu dutenek nabarmendu dute Etorkizuna Eraikiz Biltzarra lau erakundeek elkarrekin egin duten lanaren emaitza dela, eta modu presentzialean edo birtualean parte hartu nahi duten herritar guztiei irekita dagoela. Foroak nazioarteko bokazioa eta proiekzioa du, eta honako hauek hartuko dute parte: erakunde publiko eta pribatuetako adituek eta analistek, unibertsitateko irakasleek, irabazi-asmorik gabeko erakundeek, enpresek, hirugarren sektoreko erakundeek, eremu publikoko profesionalek, kultura-sektoreko kideek, ikasleek…

Topaketan zehar lau panel eratuko dira modu paraleloan egingo dutenak lan, eta hauetan kongresuan parte hartzen duten guztien parte hartze aktiboa izango dute. Talde hauetako bakoitzak gai bat jorratuko du: gobernantza, ongizate-estatuaren etorkizuna, ekonomia jasangarria eta trantsizio ekologikoa