Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile batzuek argitalpen onenaren saria jaso dute Latinoamerikako bizi zikloa aztertzeko X. Nazioarteko Konferentzian (CICLA 2023)

Saritutako lana joan Manuel Fernandezek eta Dani Justel ikerlariek egin dute Aitor Picatoste doktoregaiarekin batera. Azken hau garatzen ari den tesi doktoralaren testuinguruan kokatzen da ikerketa lana, zehazki, ibilgailu elektrikoen baterien bizitza baliagarria luzatzeko helburuan.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Ekonomia Zirkularreko eta Industria Jasangarritasuneko Taldeko zenbait ikertzailek ahozko aurkezpen onenaren saria eskuratu dute Latinoamerikako Bizi Zikloaren Analisiaren X. Nazioarteko Konferentzian (CILCA 2023). Topaketa Txilen izan zen uztailaren 24tik 28ra bitartean, eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaile Joan Manuel Fernandezek aurkeztu zuen Dani Justel ikerlaria eta Aitor Picatoste doktoregaiarekin batera landutako lana, denak ere unibertsitate berekoak direlarik.
Lanaren izenburua honako hau izan zen: “Ibilgailu elektrikoen baterien bizi zikloaren diseinu zirkularrean eta kudeaketan erabakiak hartzen laguntzeko gida: zirkulartasuneko irizpideak eta adierazleak”, eta konpainietako ingeniariei, diseinatzaileei eta managerrei baterien bizi zikloaren etapa guztietan (produktuaren diseinuan eta fabrikazioan, bai eta bizitzaren amaieran eta birziklapenean ere) laguntzeko garatu zen.
Latinoamerikako Bizi Zikloaren Analisiaren X. Nazioarteko Konferentzian (CILCA 2023) 130 lan aurkeztu ziren eta Mondragon Unibertsitateak irabazi zuen aurkezpen onenaren saria. Foroak unibertsitateetako, ikerketa zentroetako, gobernuz kanpoko erakundeetako, gobernuetako eta industria enpresetako ordezkariak biltzen ditu bi urtean behin eta beren erakundeetan produktuen bizi zikloa hobetzeko lan metodologia berriak sartzeko interesa dute.