Lehen aldiz egin dute Poster Eguna Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek

Atzealdea

Lehen aldiz egin dute Poster Eguna Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek

Poster eguna

Lehen aldiz egin dute Poster Eguna Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek

Poster Egunean Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko lehen promozioko ikasleek. Gradu Bukaerako Lanak egin dituzten erakundeetako ordezkariekin batera, ikasleekin izan dira Naiara Goia ArantzazuLab-eko zuzendaria eta Josep Maria Vilalta politika publikoetan aditua

2024·06·06

$titulo.getData()


Gradu Bukaerako Lanetan garatutako proiektuak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek, lehen aldiz antolatu den Poster Egunaren barruan. Hogei ikaslek aurkeztu dituzte haien lanen emaitzak Bilbao A Fabriken egin den ekitaldian. Humanitate Digital Globalak graduko lehen promozioko ikasleak izan dira, hain zuzen ere, aurkezpena egin dutenak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak duela lau urte jarri baitzuen abian gradua.

 

Poster Eguna 2024

 

Hauek dira Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek aurkeztu dituzten lanak:

 
  • Sara Allende Maguregi. Gizarte berrikuntza eta pertsonan zentratutako diseinuaren ekarpena proiektu sozial konplexuetan: Plaza proiektuaren kasua. Kunsthal
  • Mikel Alvarez Cabezudo. Misioetara Bideratutako Lankidetzazko Gobernantza: Etorkizuna Eraikiz eta Gipuzkoa Deep Demo. Agirre Lehendakaria Center
  • Amaiur Caballero Eizagirre. Ugaltze eskubideak auzitan: Emakumeen esterilizazioa Puerto Ricon (1930-1980). Emakumearen Dokumentazio Zentroa
  • Aitor Carazo Momoitio. Herritarren parte-hartzea Bolonian: hiri-berrikuntza eta -eraldaketa, hiri bizigarriagoa lortzeko. Fondazione Innovazione Urbana
  • Amaia Elkano del Rio. Hizkuntza Teknologiek gizartean duten eraginaren analisia. EMUN
  • Maddi Eseberri Colomo. Teknologia berriak prozesu parte-hartzaileak inklusiboagoak egiteko azterketa eta metodologia. Maraka
  • Ainhoa Gerricabeitia Moreno. Nahimenaren bahiketa: Bilboko eta Nafarroako EMGren prebentzio planen konparaketa. Auzolan
  • Xaxi Graxiana Hobiague. Gobernantzaren ulermena eta bere aplikazioaren irudikapena Ipar Euskal Herrian. Arantzazulab
  • Ekaitz Hurtado Maniche. Tenerife Uharteko Immigrazioaren Azterketa Orokorra: Soziabilitate-esparrua aztertzea migrazio-fenomenoa ezagutzen duten pertsona aditu eta elkarteen ordezkarien ezagutzatik. Tenerifeko Immigrazio Behatokia
  • Nere Ibinaga de Quadra. Arte urbanoak bakegi ntzan izan dezakeen papera. Gernika Gogoratuz
  • Peru Krug Hormaetxe. Balioetan hezkuntza eta Integrazioa: Berriztun kasua. Berriztu
  • Leire Lison Nicuesa. Gazteek digitalizazioaz dituzten irudikapen sozialak: Euskal Herriko ikasleen kasua. Badalab
  • Mara Narro Urreta. Vicente Ferrer Fundazioak, Indiako landa-eremuko emakumeen ahalduntzean izan duen eraginaren azterketa. Vicente Ferrer Fundazioa
  • Amaia Ruiz Castellanos. Herria Harro Emozioen garrantzia euskal kulturaren transmisioan: 23.Korrikaren kasua. AEK - Korrika
  • Itsaso Ruiz Martinez. Tokiko Ekonomia Sustatzeko Analisi eta Estrategiak: Arrasateko Merkatuaren Kasua. Adox
  • Sara Saenz De Samaniego Lopez de Alda. Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko kasua: “Mientras tanto” terminotik “Mientras tanto para siempre” aplikazio berri posibleetara. La Hacería
  • Maialen Sagastigordia Uriondo. Komunikazioa eta Estrategia IT enpresetan Codesyntax-en kasutik abiatuta. CodeSyntax
  • Uxue Tajada Merodio.  Adimen Artifizialaren erabilera etikoa. Tecnalia
  • Haizea Urkixo Gorostiaga. Jatorri migratzailea duten gazteen Euskal Herriarekiko atxikimendua. Bigarren belaunaldiaren ikuspegia eta proposamenak. TMeLab
  • Itxaso Urrechua Arrizabalaga. Unibertsitatean egiten diren sentsibilizazio saioetan aplikatzeko baliabide artistikoak. Mugarik gabe

Naiara Goia eta Josep Maria Vilaltaren hitzaldiak

Ikasleen Gradu Bukaerako Lanak egin dituzten erakundeetako ordezkariekin batera, Naiara Goia eta Josep Maria Vilalta izan dira Poster Eguneko gonbidatuak eta hitzaldi banarekin eman zaio hasiera ekitadiari. Berrikuntzan aditua da Naiara Goia, eta hogei urteko esperientzia du Euskal Herrian zein nazioartean proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza alor ezberdineko pertsonen zuzendaritzan. Duela lau urtetik Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiko zuzendari nagusia ere bada. Josep Maria Vilalta, berriz, Berrikuntzarako Unibertsitate Sare Globalaren (GUNi) zuzendaria da, eta baita Unibertsitate Publikoen Kataluniako Elkarteko (ACUP) idazkari exekutiboa ere. Hogeita hamar urteko esperientzia du goi-mailako hezkuntzako erakundeen ardura-karguetan eta aditua da kudeaketa eta politika publikoetan, hezkuntza-politikan, unibertsitate-kudeaketan eta Garapen eta Ikerketa gaietan.

 

 

Naiara Goiak, egiturazko aldaketak bizi ditugun garaian eta modu deseberdinean antolatzea eskatzen zaigun honetan erantzun berriak emateko molde berriak behar dira aipatu du, lankidetza handiagoa eta irekiagoa eman dadin. Hitzartzea bukatu du humanitateen aldeko aldarria eginaz.Josep Maria Vilaltak aldiz, hezkuntzak eta gizarteak oro har dituzten erronken inguruan jardun du eta horri aurre egiteko dekalogo bat partekatu du, prestakuntzaren nolakotasunean fokua jarrita eta garrantzia azpimarratuta.

 

Humanitate Digital Globalak

Humanitate Digital Globalak graduan eragile sozialekin eskuz esku, erronketan oinarritutako metodologia aktiboekin ikasten dute ikasleek, nazioarteko egotaldiak, azken joerak, adituen bisitak eta praktikak eta proiektuak enpresa eta erakundetan tartekatuz.