Mondragon Unibertsitatearen Ekoizpen Zientifikoaren Atari berria

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatearen Ekoizpen Zientifikoaren Atari berria

ATARIA

Mondragon Unibertsitatearen Ekoizpen Zientifikoaren Atari berria

Mondragon Unibertsitatearen Ekoizpen Zientifikoaren Ataria argitaratu da. Atariak, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ekoizpen zientifikoa biltzen du, eta bere jarduerari ikusgarritasuna eta gardentasuna ematen dizkio.

2023·12·19

$titulo.getData()


Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren baitan dagoen Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) finantzatu du, Maria de Guzmán 2022 bikaintasuneko ikerketa zientifikoa sustatzeko laguntzen deialdiaren bidez, eta Dialnet Fundazioarekin elkarlanean garatu da.

Atariko informazioa hiru ataletan egituratzen da:

  • Ikerketa Taldeak: talde bakoitzaren adierazleak biltzen ditu: kideak, argitalpenak, lankidetzak eta tesiak.
  • Ikertzaileak: ikertzaile bakoitzeko adierazleak (argitalpenak, lankidetzak eta tesiak).
  • Emaitzak: unibertsitatearen datuak argitalpenen, sarbide irekiaren, tesien, lankidetzaren eta patenteen arabera antolatutakoak.

Halaber, baliozkotu ondoren, ikertzaileari aukera ematen dio bere datuetara sartzeko, bere profila editatzeko eta CVNa deskargatzeko.

Ekoizpen Zientifikoaren Atariaren helburuak dira:

  • Unibertsitateko ikertzaileen eta ikerketa-taldeen ekoizpen zientifikoa ikusaraztea eta zabaltzea.
  • Gizarteari unibertsitatearen ikerketa-jardueraren berri ematea.
  • Lortutako emaitza zientifikoak aurkeztea.
  • Irakasleei eta ikertzaileei beren jarduera ebaluatzeko prozesuetan laguntzea (ikertramoak, deialdiak) eta horren berri ematea.
  • Mondragon Unibertsitateko ikerketa kudeatzen duten unitateei laguntza ematea unibertsitateko ikerketa-jarduera aztertu eta ebaluatzeko.
  • Ingeniaritzan, hezkuntzan, enpresa-kudeaketan eta gastronomian adituak direnen erreferentzia-puntua izatea.

SARTU ATARIRA