Bioinprimaketari buruzko hitzaldia: osasunari aplikatutako 3D inprimaketa

Atzealdea

Bioinprimaketari buruzko hitzaldia: osasunari aplikatutako 3D inprimaketa

HITZALDIA

Bioinprimaketari buruzko hitzaldia: osasunari aplikatutako 3D inprimaketa

Domotek enpresako bi ordezkariren hitzaldi bat jaso zuten Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek

2021·05·27

$titulo.getData()


Koldo Artolak eta Teresa Carranzak, Domotek enpresa gipuzkoarraren sortzaileak eta arduradunak, hitzaldi bat eskaini zieten Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Teknologia Biomedikoetako Masterra egiten ari diren kasleei, biomedikuntzaren sektorean duten esperientziaren berri emateko. Fabrikazio gehigarriak osasunaren munduan eta bioimprimaketan dituen erabilerei buruz aritu ziren biak, eta aplikazio sorta zabala jarri zuten mahai gainean.

Koldo Artolak azaldu zuen nola animatu zen bera gai honi ekitera, artean 3D inprimaketa osasunaren sektorean lehen urratsak ematen hasia zela. Bestalde, Teresa Carranzak bioinprimaketari buruzko masterclass bat eskaini zuen, teknologia horren egungo eta etorkizuneko aukerak azpimarratuz. Teresa Carranzaren lana ekipo teknikoak kudeatzera, produktuak probatzera eta biomaterialen edo biotinten portfolioa garatzera bideratuta dago.

Esperientzia oso erreala

Mondragon Unibertsitatea enpresa munduari lotutako unibertsitatea da, eta ikasleek bertatik bertara ezagutzen dituzte inguruko enpresen beharrak. Kasu honetan, masterreko irakasgaietan ikasleak lantzen ari direnaren testigantza erreala eta praktikoa izan zen Domoteken hitzaldia.

Fabrikazio Gehigarria irakasgaian, ikasleak merkatuan dauden 3D inprimagailuei buruzko kontzeptuak bereganatzen saiatzen dira. Ezagutza hori ezinbestekoa da osasun sektoreko pazienteentzat diseinatutako bioereduak modu zuzen eta zehatzenean inprimatu ahal izateko.

Plangintza eta Entrenamendu Kirurgikoa irakasgaian, ikasleek eredu biomedikoak lortzen ikasten dute pazienteen irudi medikoetatik abiatuta, eta lan hori da, hain zuzen ere, Domotek enpresa bere jarduerari ekin zionetik egiten ari dena.

Masterrean Ehunen Ingeniaritza eta Medikuntza Erregeneratibo gaia ere lantzen da, non ikasleek fabrikazio gehigarriko teknika aurreratuak ikasten dituzten, hala nola elektrospinninga. Teknika aurreratu horien bidez zelulak birsortzeko egiturak sor daitezke. Organoak eta ehunak birsortzea ahalbidetzen duen teknologia bat da, eta Domoteken jarduerarekin ere zerikusia dauka.

 

320x162

320x162

320x162