Ingeniaritza Biomedikoan Big Data aplikatuz

Atzealdea

Ingeniaritza Biomedikoan Big Data aplikatuz

PONENTZIA

Ingeniaritza Biomedikoan Big Data aplikatuz

Gorka Epelde doktoreak, Vicomtech-eko ikertzaileak, Teknologia Biomedikako Masterreko ikasleei hitzaldia eskaini zien Big Dataren aplikagarritasunari buruz

2020·02·21

$titulo.getData()


Joan den otsailaren 13an, Teknologia Biomedikako Masterreko ikasleek Vicomtecheko ikerlaria den Gorka Epelde doktorearen hitzaldia jaso zuten, Vicomtecheko Big Data eta Medikuntza Pertsonalizatua ikerketa taldeko eSalud eta Aplikazio Biomedikoak lerroko ikertzailea hain zuzen ere. Bioinformatika eta datu analisia ikasgaian landutako edukiaz lotuta, Epelde doktoreak azaldu zituen bere egunerokotasunean Vicomtechen egiten dituen lanak; besteak beste, zer suposatzen duen espezializatutako zentro teknologiko batean ikertzen aritzeak.

Gorka Epeldek baliatu zuen Goi Eskola Politeknikora eginiko bisita azaltzeko Vicomtech lantzen ari den proiektu ezberdinak e-health eta biomedikuntza alorrean. Horien artean dago Desiree proiektua, inteligentzia artifizialeko teknologia berri bat bularreko minbizia tratatzeko; Midas (Meaningful Integration of Data, Analytics and Services) europar proiektua, xede duena big data plataforma bateratu bat hedatzea europar legegile eta hiritarren beharrak sostengatzeko definituz eta ebaluatuz osasun politika publikoak osasun datu heterogeneotan oinarrituz eta Captain proiektua, coach laguntzaile bat interfaze proiektatu batean.  

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate lerrokatua da inguruneko enpresen behar eta erronkekin eta, kolaborazio nahiz hitzaldi mota hauei esker, sustatzen du ikasleek ikasgelatik ezagutzea erakundeek aurre egin beharreko errealitate eta erronkak.