Energia metatzeari buruzko hitzaldia Noshin Omar irakasle elkartuarekin
Energia metatzeari buruzko hitzaldia Noshin Omar irakasle elkartuarekin
Energia metatzeari buruzko hitzaldia Noshin Omar irakasle elkartuarekin
Energia eta Potentzia Elektronika Masterreko ikasleriak sakondu du energia metatze sistemen diseinuan
Mondragon Unibertsitateko Energia eta Potentzia Elektronika Masterreko ikasleriak jaso zuen martxoaren 17an energia metatzeari buruzko jardunaldi berezia. Noshin Omar, Belgikan bizi den profesionala eta Mondragon Unibertsitateko irakasle elkartua, izan zen saioa eman zuena eta jorratu zituen metatze sistemak diseinatzeko kontuan hartu beharreko diseinu jarraibideak.
Noshin Omar Avesta Battery & Energy Engineering-eko sortzaile eta CEOa da eta ibilbide nabarmena du energia metatze sektorean; horri esker, ikasleek lehen eskutik ezagutu ahal izan zituzten baterien hornidura kate osoko erronkak. Omarrek enpresa errealitate hurbildu zuen ikasgelara eta ikasleekin partekatu zituen mugikortasun sektore eta sektore geldikorrari buruzko hainbat ikerketa kasu.
Hitzaldia osorik ikus liteke jarraian argitaratu ditugun bideotan:
- Energia metatze sistemen diseinua
- Energia metatze sistemen aplikazio ereduak
Profesional eskaria
Duela urte batzuetatik hona Europako politikak bultzatzen ari dira oso modu nabarmenean energia metatze teknologiak. Hau zor zaio batez ere arlo honetan eman den teknologia aurrerapenari, honek ahalbideratuko duelako sustatzea modu masiboan energia berriztagarriak eta sortzea 2050erako gizarte klimatikoki neutroa.
Testuinguru honetan, enpresek energia metatze arloan espezializatutako profesionalak behar dituzte eta Mondragon Unibertsitateak apustua egin du espezialitate hau sartzeko bere heziketa programatan, adibidez Energia eta Potentzia Elektronika Masterrean.