Kooperatiba plataformak: kooperatiba plataforma digitalek eskaintzen dituzten aukerak ezagutu eta martxan jartzeko ikastaro berria
Kooperatiba plataformak: kooperatiba plataforma digitalek eskaintzen dituzten aukerak ezagutu eta martxan jartzeko ikastaro berria
Kooperatiba plataformak: kooperatiba plataforma digitalek eskaintzen dituzten aukerak ezagutu eta martxan jartzeko ikastaro berria
Izen-ematea irekita dago apirilaren 27tik uztailaren 11ra bitartean egingo den Kooperatiba plataformak ikastaroaren laugarren ediziorako
Apirilaren 27an hasi eta uztailaren 11ra arte iraungo duen Platform Co-ops NOW! Ikastaroaren laugarren ediziorako izen-emateak irekita daude.
Orain arte, 60 herrialde baino gehiagotako 1.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Mondragon Unibertsitateak eta The New School New Yorkeko unibertsitate ospetsuak emandako plataforma digital kooperatiboen inguruko ekintzailetza prestakuntzan.
Online ikastaro honek talde-ekintzailetza, kooperatiba-plataforma digital berrien garapena eta maila globaleko komunitate baten sorrera sustatzen ditu. Programaren helburua plataforma-kooperatibek eskaintzen duten aukerari buruzko kontzientzia sortzea da, baita pertsonak gaitzea plataforma-kooperatiba berriak sortzeko ere.
Big tech enpresen kontzentrazioa areagotzen ari den une honetan, ikastaro hau ez da kapitalismoaren azterketa eta zaintza sortzera mugatzen. Pertsonak hazkunde esponentzialean dagoen ekosisteman (gig economy) plataforma-ekintzaile gisa arrakastarako prestatzen ditu. Parte hartzen duten pertsonei aukera ematen die aztertzeko, inplikatzeko eta gazte liderren belaunaldi batean sartzeko. Gazte horiek estrategia berritzaileak erabiltzen dituzte lankidetza-lan mota berri baten (plataforma-kooperatibak) jabetza kooperatiboan oinarritutako botereak sortzeko. Ekonomia partekatutik benetan parte hartzen duen ekonomiarako jauzia da. Jabetza partekatuko eta demokratikoko ekonomia posible da.
Proiektu hau CEPES Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresarien Konfederazioak babestutako partzuergo baten bidez sortzen, TAZEBAEZ, EspazoCoop Kooperatiben Batasunak, Gizarte Ekonomiako Eskolak, Florida International Universityk eta Mondragon Unibertsitateak bultzatutako kolaborazioarekin.
Ekonomia Digital Kooperatiborako Institutuak The New Schoolen du egoitza, New Yorkeko unibertsitate aurrerakoi ospetsuan. Plataformako Kooperatibismo Partzuergoaren (PCC) ikerketa-besoa da, eta plataformako kooperatiba bihurtu nahi duten guztientzako zentroa da. Partzuergo honen buru Trebor Scholz ikertzailea eta arlo horren aditua da.
2022ko urtarriletik Trebor Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy ekintzailetza-unitatean sartu da, plataforma digital kooperatiboei buruzko ikerketa, prestakuntza eta inkubazio-proiektuak garatzeko.
Inkorporazio hori komunitate global bat sortzearen ondorioa izan da, kooperatiba mota horiei ikusgarritasun handiagoa emateko, bere izena «kooperatiba plataforma digitalak» da.
Informazio gehiago eta ikastaroan izena emateko, bisitatu webgune hau: https://www.mondragon.edu/cursos/es/cooperativas-de-plataforma-ya
Kontaktua: platformcoops@mondragon.edu