Pasa den astean hasi ginen gure boleibol taldearen entrenamenduekin
Pasa den astean hasi ginen gure boleibol taldearen entrenamenduekin
Pasa den astean hasi ginen gure boleibol taldearen entrenamenduekin
Astero zure gustoko kirolean entrenatu edota jokatzeko aukera paregabea
Ikasturte bezala, astero lagunartean zuen gustoko kirola praktikatzeko aukera emanez, unibertsitateko kirol taldeak eskaini ditugu.
Boleibolaren kasuan, pasa den astean hasi ginen entrenamenduekin, ikasle bat entrenatzaile gisa eta taldean parte hartzeko interesa duten 30 ikasle ingururekin. Entrenamenduak asteartero egingo dituzte Aretxabaletako kiroldegian.
Bestalde, eskubaloia eta nesken arteo futbol taldeetarako ikasleak batzen ari gara eta espero dugu talde hauek ere laster martxan jarri ahal izatea.
Talde hauetarikoren batean parte hartzeko interesa baduzu, jar zaitez Kirol Zerbitzuarekin harremanetan!