South Summit-en parte hartzeak aukera ematen digu berrikuntza eta enpresen hazkunde fisikoa bultzatzen jarraitzeko

Atzealdea

South Summit-en parte hartzeak aukera ematen digu berrikuntza eta enpresen hazkunde fisikoa bultzatzen jarraitzeko

Ekitaldia

South Summit-en parte hartzeak aukera ematen digu berrikuntza eta enpresen hazkunde fisikoa bultzatzen jarraitzeko

Aurten ere, MONDRAGONek eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Mondragon Ventures-Sustapen Zentro korporatiboaren eta Mondragon Team Academy-ren bidez, aktiboki parte hartuko dute South Summit 2024 ekitaldiaren 13. edizioan, ekainaren 5etik 7ra, Madrilen

2024·06·05

$titulo.getData()


South Summit-ek ezinbesteko hitzordua izaten jarraitzen du MONDRAGONen eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko agendetan. Estatu mailako zein nazioarteko inbertitzaileentzako nazioarteko topagunea da. Joseba Sagastigordiaren eta Aitor Lizartzaren esanetan, MONDRAGON Ventures-eko eta Mondragon Team Academy-ko -Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza unitatea- zuzendariek, hurrenez hurren, South Summit-ek “berrikuntza eta enpresen hazkundea bultzatzen jarraitzeko aukera ematen die”. Aurten ere, MONDRAGONek modu estrategikoan hartuko du parte, babesle, epaimahai-kide eta inbertsio eta berrikuntzako partner aktibo gisa.

Sagastigordiak, ‘Innovation Incorporated: The Competitive Advantage of Corporate Venture Capital' izeneko mahai-inguruan hartuko du parte, BASF, Cardumen Capital eta ICO erakundeetako ordezkariekin batera. ‘Zazpi urte daramatzagu erreferentziako ekitaldi honetan parte hartzen, Corporate Venturing-aren mekanismoen eta tresnen bilakaera gertutik jarraitzeko. Argi eta garbi ikusten dugu berrikuntza-prozesu hori etengabe hazi dela enpresentzat, I+G tradizionalaren osagarri gisa. Startupekin elkarrekintza balioan jartzen da etengabe, abiadura ematen duelako eta kostuak murrizten dituelako '.

Bestalde, Lizartzak, zebra-enpresei buruzko mahai batean parte hartuko du, iraunkortasuna, errentagarritasuna eta eragin soziala lehenesten dituzten start upak, alegia. ‘South Summit-en edizio honetan, MTAko gure komunitateko 50 ekintzailek baino gehiagok hartuko dute parte. Batzuk LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua amaitzen ari dira, eta beste batzuk ekosistemari lotuta jarraitzen duten graduatuak dira. Aukera paregabea izango da ekintzailetza eta berrikuntza proiektuak ezagutzera emateko eta konexio interesgarriak egiteko '.