5.0 Industrian kalitatezko lanpostuak sortu eta eraldatzeko proiektuan parte hartu nahiko luke zure enpresak? Egin bat Langile 5.0 proiektuarekin!

Atzealdea

5.0 Industrian kalitatezko lanpostuak sortu eta eraldatzeko proiektuan parte hartu nahiko luke zure enpresak? Egin bat Langile 5.0 proiektuarekin!

PROIEKTUA

5.0 Industrian kalitatezko lanpostuak sortu eta eraldatzeko proiektuan parte hartu nahiko luke zure enpresak? Egin bat Langile 5.0 proiektuarekin!

Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, teknologiara egokitzea eta irtenbide jasangarriak bilatzea funtsezkoak dira enpresak hazteko. Hori dela eta, proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu Gipuzkoako enpresak.

2023·11·21

$titulo.getData()


Zein da Langile 5.0ren helburu nagusia?

5.0 industrian kalitatezko lanpostuak sortu eta eraldatzeko enpresei beharrezko tresnak ematea da. Nola lortuko dugu? Teknologia digitalak lantokietan erabiltzeak dakartzan erronkei modu integralean helduz.

 

Zer ekarriko dio Langile 5.0k zure enpresari?

Gure proiektuak irtenbideak eskaini nahi ditu:

  • Digitalizazioak enpleguan dituen eragin negatiboak minimizatzea.
  • Bidezko trantsizioa sustatzea 5.0 industriarantz.
  • Teknologia digitalen ezarpenen barneratzea eta etika sustatzea.

 

Zergatik da garrantzitsua zure enpresarentzat proiektu honekin bat egitea?

Digitalizazioak, lan egiteko modua aldatzeaz gain, eragina du gizartean eta gure langileengan. Horregatik, ezinbestekoa da enpresek teknologien erabileran eragiten duten faktoreak eta horrek beraien ekipoetan duen eragina ulertzea.

Gainera, inklusioa eta etika funtsezko elementuak dira teknologia digitalen inplementazioan, eta elkarrekin lan egin behar dugu eten digitala ixteko eta tresna horiek guztiek eskura dituztela ziurtatzeko.

 

Parte hartu nahi baduzu idatziguzu hemendik.

 

Nola parte hartu?

Proiektuaren lehen fasean, lau tailer eskainiko ditugu enpresak 5.0 Industriaren oinarrietan gaitzeko eta ingurune oso automatizatuetan teknologiak nola erabili jakiteko.

Bigarren fasean, bi enpresa hautatuko ditugu kasu esperimentalak gauzatzeko eta aldaketa teknologikoek langileengan eta haien ongizatean nola eragin dezaketen aztertzeko.

Funtsezko faktoreak identifikatu eta gomendioak emango ditugu, jardunbide egokien gida baten bidez.

 

Langile 5.0 proiektuaren funtsezko emaitzak:

  1. Ezagutzak transferitzea, inguru oso automatizatuetan langileen esperientzia eta ongizatea hobetzeko.
  2. Gipuzkoako enpresek kalitatezko enpleguak sortzeko eta 5.0 industrian inklusioa sustatzeko dituzten gaitasunak indartzea.
  3. Gaitasun berriak garatzea, lantoki eraldatzaileak eta pertsonekiko konpromisoa dutenak sortzeko.
  4. Enplegua eta lantokiak eraldatzeko praktika egokien txostena, etika eta aniztasuna kudeatzeko gomendioekin.

Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programaren parte da Langile 5.0 proiektua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.

Zatoz gurekin Industria 5.0n kalitatezko lanpostuak sortu eta eraldatzeko abentura honetara!

 

Parte hartu nahi baduzu idatziguzu hemendik.