Otsailaren 18an, jardunaldia lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak lantzeko, Katalunia eta Euskal Herriko begiradatik
Otsailaren 18an, jardunaldia lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak lantzeko, Katalunia eta Euskal Herriko begiradatik
Otsailaren 18an, jardunaldia lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak lantzeko, Katalunia eta Euskal Herriko begiradatik
Arantzazun izango den jardunaldian, beste hizlarien artean, parte hartuko du Josep Vidal Generalitateko Ekonomia Sozialeko zuzendari nagusiak.
Otsailaren 18an, Lurraldeak eta kooperatibak; Katalunia eta Euskal Herriko esperientziak jardunaldia antolatu du KoopFabrikak Arantzazun, Katalunian azken urteetan abian jarritako politika publiko berritzaileak ezagutu eta Euskal Herrian logika horien sustapenerako eredu propioen garapenaz hausnartzeko. Era berean, Euskal Herriko praktika eta egitasmoak ere ezagutzeko aukera egongo da.
Azken urteetan Euskal Herriko lurralde ezberdinetan kooperatibak eta horiek batzen dituzten sare zein talde ugari sortzen ari dira, bakoitza bere lurraldeko errealitatearen arabera gorpuzten ari delarik. Gisa horretako esperientziak Katalunian ere indar betez garatzen ari dira. Bide horretan, 2015. urtean Kataluniako Generalitateak mugimendu kooperatiboarekin elkarlanean abian jarritako politika publiko berritzaileak emaitza interesgarriak ematen ari dira, eraldaketa sozialaren, lurralde burujabetzaren eta loratze kooperatibo berri baten bidean.
Politika publiko berritzaile horiek ezagutzeko plaza eskaini nahi du otsailaren 18ko jardunaldiak. Ateneu Cooperatiuen garapena, proiektu singularren ezaugarritzea edota duela gutxi martxan jarri duten hirietan komunen sustapenerako programa. Guzti horien berri Generalitateko Ekonomia Sozialeko zuzendari nagusia den Josep Vidalek lehen eskutik emango du. Horrez gain, politika publiko horien lurreratzean eta gauzapenean parte hartzen duten hiru Ateneu Coopetiuetako kide kooperatibistek ere parte hartuko dute euren esperientziaren berri emanez.
Esperientziak ezagutu, eredu propioak sortzeko
Jardunaldi hauen helburua, Katalunian azken urteetan martxan jarritako politika publiko berritzaileak ezagutu, horien atzean dauden logikak aztertu eta Euskal Herrian logika horien sustapenerako eredu propioen garapenaz hausnartzea izango da. Horretarako Euskal Herrian autoeraketaren logiketan erreferentzialak diren pertsonek eta egunerokoan proiektu kooperatibo berritzaileak sortzen dabiltzanek ere parte hartuko dute. Hala nola, Leire Udabek, Elena Herrartek, Jon Sarasuak edota Xabier Barandiaranek.
Izen-ematea
Jardunaldietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da KoopFabrikaren webgunean, gainera Arantzazura hurbildu ezin dutenek, saioa streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.
KoopFabrika, Olatukoop sareak, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta GEZKI institutuak elkarlanean garatzen duten ekimena da. Jardunaldi hauek posible izan daitezen, Oñatiko Udalaren, Debagoiena 2030 ekimenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren laguntza eta elkarlana ere funtsezkoak izan dira.
EGITARAUA
- 09:30-10:00. Aurkezpena eta ongi etorria. Izaro Elorza Arregi – Oñatiko alkatea
- 10:00-10:30. Autoeratzea: norabiderako margo bat. Jon Sarasua Maritxalar – Mondragon Unibertsitateko irakaslea
- 10:30-11:30. Kooperatibismo eraldatzailea sustatzeko politika publikoak Katalunian. Josep Vidal i Fabrega – Generalitateko Ekonomia Sozialeko zuzendari orokorra
- 12:00-13:15. Lurraldeen eta kooperatiben arteko gurutzaketak, Ateneu Cooperatiuen esperientzia
- CoopCamp (Tarragona) - Maria Mestres
- Ponent coopera (Lleida) - Marcel Vidal
- Coòpolis (Bartzelona) - Luz Helena Ramirez
- 13:15-13:45. Lurraldeak eta kooperatibak Euskal Herrian, bide bat urratzen
- Leire Udabe Aizpurua – Olatukoop
- Elena Herrarte Letona – Debagoiena 2030
- 13:45-14:15. Lankidetzazko Gobernantza eta Komunitatearen eraketa. Xabier Barandiaran Irastorza – Etorkizuna Eraikizen arduraduna
Eguneraketa (2022-02-23). Jardunaldiaren bideo laburpena: