Pasa den astean ospatu genuen aurtengo Osasun Astea Mondragon Unibertsitatean
Pasa den astean ospatu genuen aurtengo Osasun Astea Mondragon Unibertsitatean
Pasa den astean ospatu genuen aurtengo Osasun Astea Mondragon Unibertsitatean
Gosari osasuntsuak campus guztietan
Pasa den astean ospatu genuen Kirol Zerbitzutik antolatzen den Osasun Astea Mondragon Unibertsitatean. Mundu mailako Jarduera Fisikoaren eguna (apirilak 6) eta Mundu Mailako Osasunaren egunekin (apirilak 7) bat eginez, ikasturtero antolatzen da aste berezi hau egitarau zabalarekin, unibertsitatean osasun ohiturei buruzko kontzientzia landu eta ekintza ezberdinen bidez, jarduera fisikoa burutzeko aukerak eskainiz.
Dagoeneko ohitura bihurtu diren gosari edo otordu osasuntsuak eta atsedenaldi aktibo guneak, campus guztietan eskaintzeaz gain, langileentzako burutzen ditugun MU Fit saio irekiak eskaini ziren campus ezberdinetan. Honetaz gain, bendaje funtzional eta zinta kinesiologikoen inguruko formazio labur bat ere eskaini zen Aretxabaletako campusean.
Pena bat, ezin izan genuela mendi irteera aurrera atera eta bendaje formakuntza ere ezin izan zela antolatu, jende faltagatik.
Hemen duzu argazki bilduma ikusgai