Jon Ander Kortabarria, Energia eta Potentzia Elektronika Masterreko ikasleak, Orona Get Up bigarren saria jaso du
Jon Ander Kortabarria, Energia eta Potentzia Elektronika Masterreko ikasleak, Orona Get Up bigarren saria jaso du
Jon Ander Kortabarria, Energia eta Potentzia Elektronika Masterreko ikasleak, Orona Get Up bigarren saria jaso du
Lehiaketak ikasleek eginiko lana aintzatetsi du eta Gradu edo Master Bukaerako ikerkuntza proiektu onenak saritzen ditu
Oronak, hiri-mugikortasuneko soluzioetan espezializatuta dagoen enpresak, hamargarrenez banatu zituen Orona Get Up sariak, azaroaren 15ean, Orona Ideo egoitza korporatiboan. Orona Get Up sariek ikasleen lana aintzatetsi eta Ingeniaritzako gradu-amaierako eta master-amaierako ikasleen ikerketa-proiekturik onenak balioetsi dituzte. Proiektu horiekin garraio bertikalaren, hiri-mugikortasunaren eta eraikinen energia-kudeaketaren arloko berritasunak barnean hartu, eta, aldi berean, ikerketaren eremuko berrikuntzak proposatu behar dituzte. X. edizio honetan hamaika proiektu aurkeztu dira.
Bigarren saria, 1.000 €, Jon Ander Kortabarria Elguerorentzat izan da, Mondragon Unibertsitateko Energia eta Potentzia Elektronikoen Masterreko ikaslearentzat. Bere lanean, Oronak gaur egun motor elektrikoak fabrikatzeko duen prozesua berrikusi du, eta optimizazio bat proposatu du harentzat, motor elektrikoak ekoizteko ahalmena areagotzeko asmoz.
Ekitaldia Oronaren Zero eraikinean egin da, eta han izan diren Dania López, Oronako Gizarte Kudeaketako zuzendari korporatiboa; José Miguel Lazkanotegi, Oronako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboa; Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko errektoreordea; Javier Ganuza, Tecnuneko Kanpo Harremanen arduraduna; eta Faustino Mujika Garitano, EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako kanpo-harremanetako zuzendariordea.
Formakuntzaren aldeko apustua
Sarien bidez, Oronak gazteen trebakuntzaren eta talentuaren aldeko apustua berresten du, eta, beste urte batez, aukera ematen die ikasleei beren ikerketa-proiektua han egiteko eta, gainera, haren talde diziplina anitzekoaren eta kolaboratzaile-sarearen laguntzaz sakon lantzeko. Oronarentzat funtsezkoak dira halako ekintzak gazteen proiektuei eta gaitasunari balioa emateko, eta haien ahalegina eta dedikazioa balioesteko.
Igogailu osoak ekoizteko ahalmenari dagokionez, Orona lehen da Europan, 30 lantegi baino gehiago ditu Europa eta Amerikako 11 herrialdeetan. Oronaren igogailuen teknologia mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotan dago.