Oroigarri banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian

Atzealdea

Oroigarri banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian

Ikasketa amaierako ekitaldia 2024

Oroigarri banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian

Ekitaldian parte hartu zuen gradua eta masterra bukatu duten 274 ikaslek. Denetara, 1.000 gonbidatu inguru bildu dira Bilboko Euskalduna Jauregian egindako emanaldian.

2024·06·24

$titulo.getData()


Ekainaren 20an, ikasketa amaierako ekitaldia egin zuen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian. Oroigarri banaketa ekitaldian parte hartu zuten gradua bukatu duten 251 ikaslek eta eskolak emateko gaitzen duen eta Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterretako 23 ikaslek. Bildutako ikasleetatik 125 ikasle dira Lehen Hezkuntzakoak; 62 ikasle Haur Hezkuntzakoak, 22 ikasle Humanitate Digital Globalak graduko lehen promoziokoak eta, azkenik, 42 ikasle Ikus-entzunezko Komunikazioa gradukoak. Guztira, Bilboko ekitaldian bildu ziren 1.000 bat lagun ikasle, irakasle eta senideak kontuan hartuta.

 

Ane Zuazubiskar irakasleak aurkeztu zuen ekitaldia; bertan parte hartu zuten Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak. Eñaut Elorrieta musikariaren esku egon zen ikuskizun nagusia; gernikarrak lau kantu jo zituen taula gainean. Oroigarria jaso eta taldeko argazkiak egiteaz gain, zenbait ikasleek partekatu zituzten ikasketen inguruko bizipenak, mezuak eta bideoak. 

 

Oroigarri gisa, graduatu eta master berriek jaso zuten Yera Sanchez eta Mikel Etxaburu irakasleek elkarlanean egindako lamina. Ekitaldiaren amaitzeko fotocall-a egon zen.

 

Orla banaketa ekitaldiko argazki galeria:

 
Ikasketa amaierako ekitaldia 2023-2024