Ikaskuntza erraztearekin eta hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako ikastaroen eskaintza berria aurkeztu dute Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs laborategiak

2024-2025 ikasturtean, hezkuntzako profesionalei zuzendutako hainbat ikastaro eta formazio bereziak eskainiko ditugu Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs laborategiak.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs hezkuntza laborategiak prestakuntza-eskaintza zabala prestatu du ikaskuntza erraztearen eta hezkuntza-berrikuntzaren arloetan 2024-2025 ikasturterako. Ikastaroen helburua da hezkuntza arloko profesionalei tresna berriak eta estrategia praktikoak eskaintzea, egunerokoan dituzten erronkei aurre egiteko baliagarri izango direnak.
Iraupen ezberdineko ikastaroak eskainiko dira, 3 ECTSetatik hasi eta unibertsitate masterreko 60 ECTSetara arte. Ikastaroaren arabera, eskainiko dira erakundeei zuzenean (in company) edo beraien aldetik datozen pertsona interesatuei.
Unibertsitate masterra
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT
Espezializazio diploma
Ikaskuntzarako rol berriak hezkuntzan.
Espezializazio ikastaroak
Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekosistemak Espezializazio Ikastaroa
Complexity Navigation Espezializazio Ikastaroa
Lantaldeak Erraztea Espezializazio Ikastaroa
Irakaste-Ikaste Prozesuen Berrikuntzan Espezializazio Ikastaroa
Hezkuntza Berrikuntza Proiektuen Diseinua Errazte Estrategikoan Oinarrituta Espezializazio Ikastaroa
Hezkuntza Erakundeetan Aldaketa Erraztea Espezializazio Ikastaroa
Informazio gehiagorako:
Ikaskuntza errazten eta berrikuntzan unibertsitate-masterra
Julene Gorrotxategi
600 02 27 20
Diplomak eta espezializazio ikastaroak
Ainara Sobrino
+34 611 305 692