Obraren azken fasean dago Mondragon Unibertsitateko erdi-tentsioko laborategia, Espainian bakarra eta Europan liderra izango dena

Atzealdea

Obraren azken fasean dago Mondragon Unibertsitateko erdi-tentsioko laborategia, Espainian bakarra eta Europan liderra izango dena

PROIEKTUA

Obraren azken fasean dago Mondragon Unibertsitateko erdi-tentsioko laborategia, Espainian bakarra eta Europan liderra izango dena

FASTAP proiektuaren barruan bideratu da obra. Danimarkako, Espainiako eta Alemaniako erreferentziazko lau erakundek —Siemens Gamesa, Mondragon Unibertsitatea, Infineon eta SGB-SMIT— gauzatutako Europako proiektu berritzailea da.

2022·07·21

$titulo.getData()


Gutxi falta da Mondragon Unibertsitateko erdi-tentsioko laborategiaren obra amaitzeko. Unibertsitateak berak eta Siemens Gamesa, Infineon eta SGB-SMIT enpresek osatutako partzuergoak bultzatutako proiektua, mota horretan Espainian bakarra eta Europan liderra izango dena, 2022ko abenduan inauguratzea espero da.

FASTAP programaren barruan kokatzen da obra eta lau erakunde parte hartzaileek presentzia nabarmena dute energia eolian erreferenteak diren herrialdeetan, hain zuzen Danimarka, Espainia eta Alemania. Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerkuntza- eta berrikuntza-programak finantzatzen duen programa honen helburu nagusia energia eolikoko turbina elektrikoen ahalmenak optimizatzea da. Partzuergoa osatzen duten erakundeak erreferenteak dira munduan, zein bere sektorean, eta esperientzia handia dute nazioarteko lankidetzako antzeko proiektuetan.

Europako era horretako instalazio aitzindari bat sortzeko aukera emango du erdi-tentsioko laborategiaren eraldaketak, eta gai izango da punta-puntako teknologiarekin esperimentatzeko. Laborategiaren prestazio potentzialen izaera berritzaileak ia ez du parekorik; munduko ekipamendu gutxi daude hau bezain ondo prestatuta.

Mundu-mailako enpresa liderrak

Proiektua bultzatzen duten enpresek eskarmentu handia dute batera lan egiten, eta balio-kate osoa betetzen dute FASTAPen azken produktua merkaturatzeko. Siemens Gamesa, aerosorgailuen fabrikazioan eta mantenketan liderra, proiektuaren koordinatzaile nagusia da eta bera arduratuko da FASTAP produktua Siemens Gamesa 4.X eta Siemens Gamesa 5.X plataformetan integratu eta balidatzeaz. Hau egiteko, enpresak Alaizeko gainean duen parke prototipo esperimentala erabiliko du. 

Mondragon Unibertsitatea industria-orientaziorik handieneko unibertsitatea da Estatuan, eta lehena izan zen FASTAPek oinarri duen jatorrizko teknologia garatzen. Aerosorgailuen kargako hartuneak aldatzeko teknologia berria jartzeaz arduratuko da. Infineon enpresa, berriz, liderra da errendimendu handiko erdieroale bipolarren merkatuan. Haren ekarpena: ezagutza teknikoak eta tiristoreetan oinarritutako erdieroaleak merkaturatzeko gaitasuna. Azkenik, SGB-SMIT Europan transformadore ertainak ekoizten da liderra. Ezagutza teknikoak eta transformadoreak merkaturatzeko ahalmena jarriko ditu proiektuan.

Benetako beharretarako irtenbideak eskaintzen dituen laborategia

Argindarraren merkatua erabat alda dezake, epe luzera, Siemens Gamesaren, Mondragon Unibertsitatearen, Infineonen eta SGB-SMITen apustu horrek. Izan ere, gero eta handiagoa da energia berriztagarrietan oinarritutako proiektuen beharra. Paradigma-aldaketa bat izan daiteke, argindarraren prezioa jaistea eta kalitateko lanpostu espezializatuak sortzea ekar dezakeena.

Proiektuko kideek garatu duten teknologiaren asmoa da % 5,5 murriztea energia eolikoaren palanka-efektuaren kostua, eta, aldi berean, % 5 handitzea produkzioa. Era berean, energia-ekoizpena handitzea eta CO2aren isurtzeak murriztea lortu nahi dute proiektuaren eragileek.

FASTAPen abangoardiako teknologia balidatzeko, partzuergoak ekipo bat diseinatu eta garatu du, aerosorgailuek jasan behar dituzten VRT (voltage ride through) gaintentsio iragankorren sare-kodeak baliozkotzeko. Beraz, tentsio-aldaketak sortzeko gai den ekipo bat izango da, 7,4 MVA-erainoko potentziak garatuko dituena.

Laborategia energiaren sektoreko osagai-fabrikatzaileei zuzenduta dago, baina haren xede-sektorea ez da horretara mugatuko: mugikortasun elektrikoaren industriako fabrikatzaileei ere emango die zerbitzua. Laborategia berritzeko prozesuari dagokionez, dagoeneko bukatuta daude obra zibila eta laborategiko ekipoek behar duten hozte-sistemaren instalazioa. Kableak jartzea eta azpiegiturako ekipo batzuk iristea falta da.

Mondragon Unibertsitatearen industria-profila indartu egingo da Espainiako unibertsitate-esparruan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak berrikuntza teknologikoa sustatzearen alde egindako apustu honi esker.

 

Proiektuari buruzko informazio gehiago