Izen-emate eta matrikula data berriak graduentzako
Izen-emate eta matrikula data berriak graduentzako
Izen-emate eta matrikula data berriak graduentzako
Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, Mondragon Unibertsitateak izen-emate eta matrikula datak aldatu ditu 2020-2021 ikasturterako
Covid-19ak eragindako egoera USBE azterketan datak aldatzera behartu duenez, Mondragon Unibertsitaeak, 2020-2021 ikasturtean hasiko diren graduen izen-emate eta matrikula datak aldatu ditu.
Orain arte argitaratu den informazioaren arabera:
- USBE proba uztailaren 6, 7 eta 8an egingo da. Egutegian jasotzen diren daten arabera, emaitzak uztailaren 14an argitaratuko dira eta aparteko proba uztailaren 20, 21 eta 22an egingo da, bere emaitzak uztailaren 27an ezagutzera emanez.
- Oro har, Ministerioak iragarri du, estatu espainiarreko ohiko deialdia ekainaren 22tik uztailaren 10era izango dela eta aparteko deialdia, irailaren 17a aurretik. Prueben emaitzak uztialren 17a aurretik emango dira ohiko deialdian eta irailaren 23a aurretik ezohikoan.
Probetarako egutegi hau mantentzen bada, izen-emate eta matrikula data berriak 2020-2021 ikasturterako, ondokoak izango dira:
IEZN-EMATEA:
Ohiko epea: 2019ko azaroaren 4tik 2020ko uztailaren 3ra.
Aparteko epea: 2020ko uztailaren 16tik 29ra (Tokia geratzen den titulazioetan)
MATRIKULA:
Ohiko epea 2020ko uztailaren 21etik 24ra bitartean. Gastronomia Fakultatearen kasuan epe hau 2020ko uztailaren 22tik 27ra izango da.
Aparteko epea 2020ko uztailaren 29tik 30era bitartean.