2022-2023 ikasturterako eskaintza berria

Atzealdea

2022-2023 ikasturterako eskaintza berria

Rueda de prensa

2022-2023 ikasturterako eskaintza berria

Mondragon Unibertsitatea ofrecerá el curso 2022-2023, 18 Grados y 19 Másteres Universitarios

2022·01·14

$titulo.getData()


Unibertsitateko errektore Vicente Atxak Mondragon Unibertsitatearen eskaintza akademikoan 2022 2023 ikasturterako egongo diren berritasunak aurkeztu ditu gaur. Besteak beste, beste bost titulu eskainiko dira —gradu bat eta lau unibertsitate-master—, gure gizartean sortzen ari diren eta sortuko diren beharrei eta aldaketei erantzuten jarraitzeko, eta eskatzen diren lanpostu berriak bete behar dituzten pertsonak trebatzeko.

Hain zuzen, irailetik aurrera, unibertsitateak beste gradu bat eskainiko du Ingeniaritzan, Fisika eta Matematikan Ingeniaritza Gradua, eta lau unibertsitate-master: Energia Sistema Adimendunak, Operazio Logistiko Produktiboen Zuzendaritza, Negozio Adimenerako Datuen Analisia/Business Analytics eta Gastronomiako Irakasleen Prestakuntza. Eskaintza berria Unibertsitateak dagoeneko ematen duenari batuko zaio. Hala, 2022 2023 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak hau eskainiko du, guztira: 18 gradu-titulu eta 19 unibertsitate-master, lau doktorego-programa, eta, horrez gain, zenbait graduondo-titulu —propioak eta aditu-ikastaroak— bere zortzi ezagutza-alorretan: ingeniaritza, ekintzailetza, enpresen kudeaketa, hezkuntza, humanitateak, komunikazioa, kooperatibismoa eta gastronomia. 

Prentsa oharra