Norvegiako demokrazia industriala aztertu du Oier Imaz LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaileak nazioarteko beste hiru ikertzailerekin batera

Atzealdea

Norvegiako demokrazia industriala aztertu du Oier Imaz LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaileak nazioarteko beste hiru ikertzailerekin batera

Argitalpena

Norvegiako demokrazia industriala aztertu du Oier Imaz LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaileak nazioarteko beste hiru ikertzailerekin batera

Johan E. Ravn, Trond Sanne Haga eta Davydd J. Greenwood-ekin batera idatzitako ‘Enpresan parte hartzeko hurbilketa sozio-teknikoa: industria-demokrazia Aker Soluntions-en’ liburua da LANKI Koadernaren 17. zenbakia.

2024·05·13

$titulo.getData()


Oier Imaz Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailea eta irakasleak liburu argitaratu du LANKI Koadernoak bilduman: Enpresan parte hartzeko hurbilketa sozio-teknikoa: industria-demokrazia Aker Solutions-en. Liburua da bilduma horren 17. zenbakia, eta bi hizkuntzatan argitaratu da, euskaraz eta gazteleraz.

Oier Imazekin batera, liburuaruan parte hartu dute beste hiru idazlek: Johan E. Ravn, Nord Universityko irakaslea eta SINTEF taldeko zientzialari buruak, Trond Sanne, Haga Norvegiako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako doktoreak eta Davydd J. Greenwood (Cornell University), Antropologia Saileko Goldwin Smith irakasle emeritua, Einaudi Nazioarteko Ikasketa Zentroaren eta Europako Ikasketen Institutuaren zuzendari ohiak. Ikerketa kasu azterketa bat da eta lantzen du Norvegiako demokrazia industriala, Aker Solutions erakundea ardatz hartuta.

 

Oier Imaz ikertzaileren hitzetan, “liburua kokatzen da lan zabalago baten baitan, non saiatu garen Norvegiako demokrazia industriala eta Mondragoneko kooperatibismoa konparatzen”. Ikerlana egiteko motibazioa izan da “bi ereduek elkarretik ikasteko aukerak identifikatzea. Eta horretarako marko analitiko bateratu bat landu dugu. Marko horretan oinarrituta, liburuaren helburua da norvegiako eredua Mondragoneko kooperatibistei hurbiltzea”.

 

Enpresari baino, ereduari erreparatu nahi izan diote egileek. Horregatik, ereduen arteko konparaketan jarri dute azpimarra: erakunde bietan dagoelako jatorrian kapitalaren eta lanaren arteko kontraesanari beste modu batean erantutzeko bokazioa eta langileen parte-hartzearen gaineko kezka. 

 

Gainera, LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko kidearen esanetan, kasua interesgarria da konparaketarako, bi ereduek badituztelako komunak diren hainbat ezaugarri. “Batetik, enpresari dagokionean, kasua interesgarria da industrian kokatzen den enpresa delako Aker Solutions, oso lotua lurraldeko behar estrategikoei erantzuteko gogoari. Bestetik, bere lurraldean erroturiko enpresa izan da, enplegu emaile handia bere eskualdean eta honenbestez komunitatearekin lotura estua izan du. Baina, hemen bezala, asko handitu da azken hamarkadatan -internazionalizazioa eta fusioak medio- eta horrek tentsioak sortu ditu”.

 

Egileak

Johan E. Ravn (Nord University/SINTEF), Nord Universityko irakaslea eta SINTEF taldeko zientzialari burua; ikerketa-ekintzako hainbat proiektu abiatu ditu, batik bat industria-erakundeetan, eta ikerketa-ekintzari, lankidetzazko lan-harremanei eta sistema sozioteknikoen diseinuari buruzko artikuluak ere idatzi ditu. 

 

Oier Imaz Alias (Mondragon Unibertsitatea), LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailea eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea; berrikuntza-sistemen gobernantza arduratsuari buruz ikertu du, eta, gaur egun, Mondragoneko kooperatiben gobernantza ikertzen dihardu; horrez gain, eragile anitzeko gobernantzari, kooperatibismoari eta jasangarritasunari buruzko artikuluak idatzi ditu.

 

Trond Sanne Haga (Aker Solutions), Norvegiako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako doktorea; gaur egun, Norvegiako Aker Solutions energia-konponbideen hornitzailearentzat lan egiten du, gerente nagusi gisa, I+G eraldaketa-proiektuen eta lehia-malgutasunaren arloan; horrez gain, sozioteknologiari eta alienazioari buruzko lanak argitaratu ditu azkenaldian. 

 

Davydd J. Greenwood (Cornell University), Antropologia Saileko Goldwin Smith irakasle emeritua, Einaudi Nazioarteko Ikasketa Zentroaren eta Europako Ikasketen Institutuaren zuzendari ohia; Zientzia Moral eta Politikoen Espainiako Errege Akademiako kide urgazlea da, eta 10 liburu eta dozenaka artikulu idatzi ditu Espainiako unibertsitateei eta erakunde-mailako aldaketa demokratikorako ikerketa-ekintzari buruz.