NiZuGu Mugituz, orientazio hamabostaldia

Atzealdea

NiZuGu Mugituz, orientazio hamabostaldia

ORIENTAZIO HAMABOSTALDIA

NiZuGu Mugituz, orientazio hamabostaldia

Otsailaren 25etik martxoaren 8ra Goi Eskola Politeknikoak unibertsitateko ikasle eta langileei zuzendutako balio eta printzipioen hausnarketara bideratutako hamabostaldia antolatu du.

2019·03·07

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, kooperatiba izaera duenez, beste batzuen artean balio hauek sustatzeko helburua du: konpromisoa, inplikazioa, solidaritatea edo esfortzua. Horregatik, unibertsitateak NiZuGu Mugituz gaikako hamabostaldia antolatu du. Hamabostaldi honen bidez lortu nahi duena da unibertsitateko komunitate osoari zuzendutako printzipio eta balioen gainean hausnartzeko espazio bat sortzea. 

Hamabostaldian partehartzaileen hausnarketara bideratutako tailer eta saioak antolatu dira. Gainera, martxoaren 4an, Goi Eskola Politeknikoko 7. eraikineko sarreran unibertsitateko ikasleek parte hartzen duten ekimenen inguruko erakusketa jarri da. Horren bidez, erakutsi nahi izan da gizartearekiko duten konpromisoa. 

Ikasturtean zehar, ikasleek unibertsitateak sustatuko ekintzetan parte hartzen dute, hala nola, odol emate saioak, boluntario lanak elkarteetan, kirol jarduerak, autoikaskuntza edo autozainketa, beste batzuen artean. Mondragon Unibertsitateko ikasleek gizarte gaietako ekimenetan duten inplikazioa ikusirik, ondorioztatu dezakegu Arizmendiarretaren XX. mendeko pentsamendua, zeinaren gainean eraikitzen mugimendu kooperatiboa, indarrean dagoela. 

Horregatik, NiZuGu Mugituz markoaren barruan, hausnarketa bultzatzeko helburuarekin, Jose Maria Arizmendiarretaren hainbat pentsamendu jarri dira Goi Eskola Politeknikoko eraikinetako eskaileretan. Honako hauek dira jarri diren pentsamenduak: Socializando el saber se democratiza el poder; Solidarity and honesty are profitable in themself; Gure indarra ez da borrokan neurtzen, kooperazioan baizik; Emakumearen posizioak neurtzen du gizarte baten garapen maila zehatza; The world has not been given to us simply to contemplate it, but to transform it; Siempre hay un paso más que dar y Arazoen identifikazioa da hauek konpontzeko lehen pausoa.