Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzeaz jarduteko, nazioarteko biltzarra Bilbon

Atzealdea

Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzeaz jarduteko, nazioarteko biltzarra Bilbon

Jardunaldia

Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzeaz jarduteko, nazioarteko biltzarra Bilbon

Jardunaldia egingo da maiatzaren 18an eta 19an, Bilbao Berrikuntza Faktorian, BBFn.

2023·04·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientziak nazioarteko biltzarra antolatu du, maiatzaren 18an eta 19an, Bilbon, testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzeaz jarduteko. Biltzarra Bilbao Berrikuntza Faktorian, BBFn egingo da, eta dagoeneko irekita dago izen-ematea

 

Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzea: ikerketa eta gelako praktika lotzen, lelopean, bertako zein atzerriko ikertzaileek hartuko dute parte biltzarrean. Jardunaldiaren helburua da testuinguru eleanitzetako arlo edo diziplinako alfabetatzeari buruzko ikerketa-ebidentzia berriak ekartzea.

 

Antolatzaileen iritziz, oso garrantzitsua da euren lan-jardunean zein garapen profesionalean irakasleek beharko dituzten ezagutzak hobeto ulertzeko ikerketak eskainiriko jakintza biltzea; horregatik, biltzar honetan bilduko dituzte esperientzia, jatorri edota hizkuntza desberdinetako irakasle zein ikertzaileak.

 

Biltzarrak bi eguneko iraupena izango du eta panel desberdinetan egongo da antolatuta. Hemen ikus daiteke egitarau osoa. Jardunaldian aurkeztuko dituzten komunikazioak eta posterrak, besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte:

  • Arloko alfabetatzea bigarren hezkuntzan eta goi mailako hezkuntzan.
  • Arloko alfabetatzea testuinguru eleanitzetan.
  • Ikaskuntza sakonagoa lortzeko Pluriliteracies ikuspegia.
  • Irakasleen prestakuntza eta arloko alfabetatzea.
  • Gelako praktikak.
  • Arloaren eta hizkuntzaren arteko integrazioa.
  • Konpetentzia eleanitz eta kulturartekoa.
  • Curriculumeko hizkuntza(k).
  • Funtzio Kognitibo Diskurtsiboak.

Arloko alfabetatzearen garrantzia

Eskolatze hizkuntzen aldagai nagusienetako bat da arloko alfabetatzea. Diziplina edo arlo bakoitzak ezagutza modu jakin batean sortzen du, hori dela eta arloko hizkuntza diziplina bakoitzaren baitako arau, ohitura eta esateko moduen araberakoa da. Diziplinetatik ezartzen dira arloko jakintzak eraikitzeko eta komunikatzeko behar diren ezaugarri linguistikoak. 

 

Hezkuntza testuinguru eleanitzetan ikasle askoren eskolatze hizkuntza ez da euren etxeko hizkuntza eta, beraz, diziplinako edukiak eta hizkuntza integratzea oinarrizko gaia da. Gainontzean, ikasle askoren alfabetatzea osatzeke gera daiteke eta horrek eragin zuzena luke ikasle horien garapen akademiko eta pertsonalean.

 

Finantzazioa

Kongresu hau Espainiako Gobernuko Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantziatutako The potential of subject specific literacies to foster deeper learning in Secondary Education within the framework of Pluriliteracies Teaching for Learning (ALPHA) (PID2019-111655RA-I00) proiektuaren baitan kokatzen den egitasmoa da.