Copreci eta MGEP-eko Fabrikazio Mekanikoko Goi Mailako Heziketa Zikloa errokan eta bisitan elkarlanean

Titulazioa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Fabrikazio Mekanikoa

Iraupena

1.maila 990h

2.maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362916, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Copreci eta MGEP-eko Fabrikazio Mekanikoko Goi Mailako Heziketa Zikloa errokan eta bisitan elkarlanean

BISITA

Copreci eta MGEP-eko Fabrikazio Mekanikoko Goi Mailako Heziketa Zikloa errokan eta bisitan elkarlanean

Urtero egiten da bisita bat enpresaren batera MGEPko goi-mailako heziketa zikloetako ikasleekin.

$titulo.getData()


Bisiten helburu nagusia da inguruneko errealitate industriala ezagutzea, ikasgelan landutako hainbat kontzeptu modu praktikoan ikustea eta ikasleek kontzeptuak lotu ahal izatea ondoren hobeto barneratzeko. Bisitek ahalbidetzen diete ere euren burua kokatu ahal izatea goi-mailako heziketa ziklo ikasketak amaitu ondorenean bete ahal dituzten balizko lanpostuetan

Eskuarki ikasleek bisita ekintza ludiko batekin lotzen dute, eta hori ez dago gaizki, baina ez litzateke hori bakarrik izan behar.

MGEPn eragozpen horiek aintzat harturik eta jabe izanik bisita horrek bai enpresarentzat bai ikastetxearentzat dakarren esfortzuaz, metodo bat jarri da abian ekintza honi etekin handiagoa ateratzeko.

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako heziketa zikloko ikasleen kasuan oso esperientzia gogobetekoa egin da, jarraian azaltzen dena

  1. Ikasgelan ikerketa, analisi eta definizio lana

Ikasleek, hezkuntza erronka gisa, COPRECI enpresako hainbat produktu landu dituzte MGEPko ikasgelan. Zehazki irudiko pieza hauek. Gas balbula gorputzak dira:

512x262

512x262

Proposaturiko helburua zen gorputz hauen mekanizazio-prozesua diseinatzea (talde ezberdinetan banatu dira eta bakoitzak lan egin du gorputz bakar batekin). Horretarako, eta diseinuarekin hasi aurretik, ikasleek transfer makinei buruzko oinarrizko formazioa jaso zuten.

Ondoren, proiektu bati ekin zioten taldean lan eginez. Ikertu egin behar izan zuten, eta piezen diseinuan oinarritutako proposamena egin, helburu zen azken pieza lortzea ahalbidetuko zuen fabrikazio-prozesu bat definituz.

Prozesuaren xehetasun guztiak dokumentatu ziren, balizko fabrikazio-prozesuari buruz hartzen ari ziren erabaki guztiak deskribatuz. Jarraian ikusten da ikasleek diseinatutako prozesu proposamenen artean adibide bi jasotzen dituen lagina:

512x262

Etapa hau amaiturik, COPRECI enpresara bisita antolatu zen.

   2. Kontraste, feedback eta enpresaren errealitatearekin kontaktu fasea.

Fabrikazio-prozesuen proposamen guzti hauek COPRECIn aurkeztu ziren ppt baten bidez. Prozesu-teknikari batek ebaluatu zituen, aurkezturiko alternatiba bakoitza komentatu zuelarik.

512x262

Jarraian, talde txikitan banatu ziren eta ekoizpen planta bisitatu zuten non fabrikatzen diren analizatutako produktuak, bitartean lerro teknikariek bisitarekin jarraitu ahal izateko beharrezko azalpenak ematen zizkietelarik. Bisita bukatzean, amaierako bateratze-lana egin zen.Lerro teknikarien partetik jaso zuten azalpen guztia eta gero, ikasleek hainbat hobekuntza gauzatu ahal zituzten aurretiaz ikasgelan eginiko lanetan.

Ondorioak:

Ikasleek bizitako esperientzia oso pozgarria izan zen, eta MGEPko goi-mailako lanbide heziketen partetik “bisita hutsa baino askoz gehiago” den bisita hau praktika on lez jaso da. Diseinatu da enpresarekin elkarlanean erronka bat, heziketa prozesu bera hobetuz eta bisitari dimentsio hezitzaile handiagoa eta batez ere motibagarriagoa emanez.

Eskerrik asko Itziar Igartua, Ana Solís eta COPRECIren bisitako partaide talde osoari!

512x26217-18 ikasturteko MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloko Fabrikazio Mekanikako ikasle taldea


Goi Mailako Heziketa Zikloa baino gehiago gara