MBL-ek Hezkuntza hobetzen eta eraldatzen lagundu nahi dute
Atzealdea
MBL-ek Hezkuntza hobetzen eta eraldatzen lagundu nahi dute
Master Bukaerako Lana
MBL-ek Hezkuntza hobetzen eta eraldatzen lagundu nahi dute
Master Bukaerako Lanetako (MBL) proiektu berritzaileetan, hezkuntza testuinguru espezifikoen behar errealetan oinarritzen gara, ikasleen interes pertsonaletatik abiatuta. MBLa beharrezkoa da bi ibilbideetan: bai profesionalki sakontzeko, bai ikerketan jarduteko. 14 ECTS ditu.
MBLak bakarka egiten dira, unibertsitateko eta ikastetxeko tutoreak lagunduta.
Hona hemen masterreko ikasleek egindako MBLen adibideak:
- Ikastetxe bateko Hizkuntza Proiektuaren azterketa, kontuan izanik ikasleen egoera soziolinguistikoa eta ikasleen profila.
- Euskararen erabileraren inguruan, aztergai da, esaterako, ikasle etorri berriek eskolako espazio desberdinetan zein hizkuntza erabiltzen duten.
- Irakasleak bere eskuhartzeak aztertzen ditu ikasgelan bere profesionaltasuna eta (hizkuntza) irakasle profila hobeto ezagutzeko.
- Galeseko eta Euskal Herriko murgiltze ereduen alderaketa Lehen Hezkuntzan.
- Irakasleen ezagutzak, errepresentazioak eta praktikak ikasle etorkinen hizkuntzen inguruan.
- Familiek dituzten errepresentazioak eskolako aniztasun sozioekonomiko, linguistiko eta kulturalekiko.
- Sekuentzia didaktiko baten diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa.
- Euskararen erabilera eskolako zirkulazio librean testuinguru kulturanitzean.
- Irakasleen esku-hartzearen eragina ikasleen ahozko gaitasunaren garapenean.