Bideratu itzazu ikasketak zure interes pertsonaletara
Bideratu itzazu ikasketak zure interes pertsonaletara
Bideratu itzazu ikasketak zure interes pertsonaletara
Hartu ezazu aurrea eta bideratu itzazu zure ikasketak eta ezagutzak zure intereskoak diren arloetara.
- Lab on a chip
- Ingeniaritza tisularra
- Errealitate areagotua
- 3D fabrikazioa
- Bioinformatika
- Irudi biomedikoa
LANKIDETZA PROIEKTUAK
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateak 17 ikerketa talde ditu eta ingeniaritzetako ikasleek Programa Dualaren bidez talde hauetan kolaboratzeko aukera dute. Hainbat ikerketa taldek bio sektoreko proiektuak garatzen dituzte, eta ondorengo bideoa adibideetako bat da.
Belaunaldi berriko aposituak zauri kronikoentzat
Gainazalen Teknologiak ikerketa taldeak proiektu bat du esku artean Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroarekin, proiektuaren helburua da patologia kronikoak dituzten pazienteentzako apositu berritzaileak garatzea diabetesa, ultzera edo bestelako patologiak dituzten pertsonei ebakuntzak ekiditeko.
Ikerketa proiektu hau zuzenean dago erlazionatuta masterrean lantzen den Ehunen ingeniaritza eta medikuntza erregeneratiboa ikasgaiarekin.
Erretinatik garunera begira
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko eta Biocruces institutuko talde batek Parkinsonaren gaixotasunari aurre egiteko modu berriak bilatzen ari dira, gaixotasuna detektatu eta eboluzio-ereduak ezartzen, erretina-analisiarenteknika ez-inbaditzaileen bidez.