Ordaindutako 5 hilabeteko praktikak enpresatan
Ordaindutako 5 hilabeteko praktikak enpresatan
Ordaindutako 5 hilabeteko praktikak enpresatan
Master Bukaerako Lana enpresan. Bigarren kurtsoan 5 hilabeteko prekatikak egingo dituzu enpresa batean beka batekin.
Bigarren kurtsoan zehar eta 5 hilabetez proiektu bat garatuko duzu enpresa batean edota enpresa batentzat,beraukekin elkarlanerako dauzkagun geletariko batean.
5 hilabete hauetan esperientzia profesional oso bat bizitzeko aukera izango duzu atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duzun bitartean prestakuntza akademikoan jaso dituzun ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera izango duzu eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratuko dituzu. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen zaitu, proiektua garatu duzun erakundean errazago integratzea ahalbidetzen dizu edota zure enpresa ekimena hasteko aukera eman dizu.
Master Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 1071€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.