AITORPEN AKADEMIKOA DUTEN PRAKTIKAK ENPRESAN EGITEKO IBILBIDE DUALA

Atzealdea

AITORPEN AKADEMIKOA DUTEN PRAKTIKAK ENPRESAN EGITEKO IBILBIDE DUALA

EGITEN IKASTEN DU

AITORPEN AKADEMIKOA DUTEN PRAKTIKAK ENPRESAN EGITEKO IBILBIDE DUALA

Ingeniaritza Mekatronikoko Graduko ikasketa-planak DUAL ibilbide bat jasotzen du, non ikasleak ikasgelaren eta enpresaren arteko ikaskuntza uztartzeko aukera duen.

$titulo.getData()


Mekatronikako Ingeniaritza Graduko ibilbide DUALak, ikaskuntza formazio zentroa eta enpresaren artean partekatzeko aukera ematen dio ikasleari.

Ikasleak enpresan aktibitateak garatzean bereganatzen duen ikaskuntzan oinarritzen da ibilbide DUALeko eredua. Metodologia honek ikasleak enpresa batean egingo diren praktika errealetan trebetasunak eta ezagutzak eskuratzea bilatzen du, bere ikaskuntza curricularra osatuz. Punta-puntako ezagutza teknikoez gain, ibilbide honek ikasleari beste gaitasun batzuk garatzeko aukera ematen dio lan giroan (talde lana, komunikazioa...)

Ikasleak DUAL ibilbidean 3. ikasturtetik aurrera hasteko aukera izango du, enpresako zein tutore akademiko baten laguntza, jarraipena eta ebaluazioa izango dituelarik.

Eredu DUALak enpresak etorkizuneko profesionalen formazioan rol aktiboago bat izatea ahalbidetzen du, eta ikasleei lan mundura sartzea erraztea.

DUAL ibilbideko praktika horietara sartzen ez diren ikasleek titulazioko ikasketa planean aintzat hartutako jarduera akademiko alternatiboak aukeratuko dituzte.


Unibertsitatea baino gehiago gara