Enpresa kontratatzaileen gogobetetze altua

Titulazio Ofiziala

Informatika Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntza

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045880, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Enpresa kontratatzaileen gogobetetze altua

ENPRESEN GOGOBETETZEA

Enpresa kontratatzaileen gogobetetze altua

$titulo.getData()


Kalitate eta Ziurtagiri Ebaluazio Agentzia Nazionalak (ANECA) egindako ingeniaritza informatikoaren graduaren berrikuntza prozesuan tituluaren ekipoa zoriondu egin zen enpresa kontratatzaileen gogobetetze maila altua dela eta informatika ingeniaritzako ikasleek lortutako profilagatik eta sail honetan kalifikaziorik gorena eman zen

Urtero gure ikasleen mailarekiko enpresen gogobetetzea neurtzen da Gradu Amaierako Lana amaitzen dutenean, bertan ikasleak enpresa horrentzako proiektu bat garatzen du, helburu zehatz batzuekin, enpresa horren behar zehatzei erantzuten diena eta enpresak ikasleari ordaindu egiten dio. Enpresaren batez besteko balorazioa 10etik 9 baino altuagoa da. Hau ere bada arrazoia Lanbidek bere urteroko unibertsitate titulazio ezberdinen ikerketan GAL lanpostua lortzeko bide nagusienetako bat dela aipatzeko arrazoia, %32an kokatzen du.

Enpresek positiboki baloratzen dituzten puntu nagusiak:

  • Ezagutza teknikoak: Ikasleek frogatzen duten formazio teknikoa oso ona dela uste dute eta horrela baloratzen dute.
  • Lanaren aurreko jarrerak: Oso positiboki baloratzen dute lanean ikasleek duten inplikazio maila, bere ardura eta iniziatiba eta enpresako lantaldeetara egokitu eta parte-hartzea.

POPBL ikaskuntzako metodologia bezala erabiltzeak profil profesional hau lortzen zuzenean laguntzen duela uste dugu. Sei hilero arazo bati aurre egin beharra izateak taldeko proiektu bat eginez, denbora tarte zehatz batean, ikasleak ezagutza teknikoak eskuratzeaz gain gaur egungo enpresaren beharretarako oso interesgarriak diren dohain batzuk garatzea dakar.


Unibertsitatea baino gehiago gara