Egungo eta ikasketak amaitu dituzten ikasleen gogobetetze altua

Titulazio Ofiziala

Informatika Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

60 plaza

Hizkuntza

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045880, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Egungo eta ikasketak amaitu dituzten ikasleen gogobetetze altua

IKASLEEN GOGOBETETZEA

Egungo eta ikasketak amaitu dituzten ikasleen gogobetetze altua

$titulo.getData()


Kalitate eta Ziurtagiri Ebaluazio Agentzia Nazionalak (ANECA) egindako ingeniaritza informatikoaren graduaren berrikuntza prozesuan tituluaren ekipoa zoriondu egin zen gaur egungo eta ikasketak amaitu dituzten ikasleen gogobetetze altua dela eta sail honetan kalifikaziorik gorena eman zen.

Ikasleek hobekien baloratu dituzten gure graduaren arloak

Gure formazioaren izaera praktikoa

Gure hezkuntza ereduan, Problem Oriented Project Based Learning (POPBL) metodologian oinarritua, ikasleek sei hilero arazo baten ebazpena garatu behar izaten dute taldean. Erronka bat izaten den proiektu honek, arazo erreal bati konponbidea emateko seihilekoan jasotako ezagutzak aplikatzeko aukera ematen die.  Metodologia hau erabiltzearen alderdi positibo askoren artean ikasleek hobekien baloratutakoak hauek dira:

  • Euren ikasketa prozesuaren protagonista bilakatzen dira, izan ere antolatu eta konponbide propioa diseinatzeko autonomia daukate.
  • Euren gaitasunen konfiantza handiagoa lortzen dute eta ezagutza maila handiagoa garatzen dute erronkei aurre egin eta gainditzean. Kontziente dira jasotako ezagutzekin gauza erabilgarriak egiteko gai direla.
  • Enpresa munduan oso erabilgarriak zaizkien gaitasun transbertsalak garatzen dituzte, hala nola:  Taldean lan egitea, komunikazioa, bai ahozkoa bai idatzia eta lanarekin konpromisoa.

 

Enpresa mundua ezagutzea

Ikasketak eta lana bateratzeko aukera izatea ikasleek asko baloratzen dute, izan ere:

  • Ordaindutako praktikak dira: Horrela euren ikasketen zati bat finantzatu dezakete edo euren gastuetarako dirua izan.
  • Bere lanbidea hobeto ezagutu: Bere titulazioaren jarduera profesionala ezagutzeko aukera ematen die, enpresan beste informatika ingeniari batzuekin lan eginez.
  • Hobeto baloratzen dute jasotako formazioa: Ikasgelan ikasten ari direna lan munduan erabilgarria zaiela ikusteko aukera ematen die eta oso positiboki baloratzen dute.

 

Gradu amaierako lana

Gradu amaierako lanen %100 egiten dira enpresan, eta ordaindu egiten dira. Gradu amaierako lana aurretik aipatutako ikasketak eta lana bateratzeko aukera izateaz gain, tutore baten laguntza duen esperientzia profesional bihurtzen da eta ikasleak enpresarentzako erabilgarria den helburu zehatz batzuk dituen proiektu bat egiten du. Ikasleak enpresarentzako erabilgarria dela sentitzen duen proiektu hau egiteak, enpresaren behar bat betetzen duena eta proiektua amaitzeko zain dagoena erabiltzeko, gradua amaitzean ikaslea bere gaitasun profesionalen oso kontziente izatea eragiten du. Badaki zer den informatika ingeniari bat izatea, badaki enpresa arazoei konponbideak emateko gaitasuna duela eta gai sentitzen da. Ez du ezagutza soilik, arazoei konponbide errealak emateko ezagutza horiek erabiltzen daki.

Gainera Gradu Amaierako Lana Lanbideko txostenaren arabera kontratazio biderik garrantzitsuena izaten jarraitzen du %32 eta GAL duten ikasleen gogobetetze maila 10etik 8 baino altuagoa da.


Unibertsitatea baino gehiago gara