Atzerrian egonaldiak eta gradu bukarekao lana enpresatan
Atzerrian egonaldiak eta gradu bukarekao lana enpresatan
Atzerrian egonaldiak eta gradu bukarekao lana enpresatan
Gure ikasleek 4. mailan bi esperientzia paregabe bizitzeko aukera dute: batetik, atzerrian egonaldi bat egiteko aukera dute eta, bestetik, Gradu Bukaerako Lana enpresa batean egingo dute.
Gure ikasleek 4. mailan bi esperientzia bizitzeko aukera dute, atzerrian egonaldia egin eta Gradu Bukaerako Lana enpresa batean egin (bertakoa edo atzerrikoa). Hona hemen esperientzia hauen inguruan diotena:
Pablo Elosegi - Urte oso proiektua Nagaokako Unibertsitatean (Japonia) - “Proiektua mendira eramaten diren kagadore solar bat egitea da … Japoniarrak oso isilak dira, Europan daukagun estereotipoaren oso antzerakoak. Laguntzeko prest daude eta oso edukatuak dira”.
Cristina Rosado - Urte erdiko egonaldia Alemanian - “Unibertsitatearen bereizgarritasun bat kultura aniztasuna da, herrialde askotako ikasleak daude bere ikasketak hemen egiten eta jendea oso irekia da. Gainera, unibertsitatetik kanpo hainbat ekintza antolatzen dira, beraz ez dago aspertzeko astirik! Ikasgaien artean badugu Interdisciplinary project deitutakoa. Bertan proiektu bat egin behar dugu. Nire proiektua " Green FabLab " da eta bere helburua 10 m2-ko etxe autosufiziente baten diseinua eta inplementazioa da. Guztira 13 pertsona gara eta adibidez nire taldeak zati elektrikoan lan egiten du. 3D inprimagailu batekin hainbat turbina eoliko inprimatu ditugu eta bi sorgailu eraiki. Interesgarriena ikasketa desberdinetako ikasleak daudela da, eta bakoitzak jakintza desberdinak dituenez, ideia desberdin asko ditugu”.
Lukas Irazusta - Urte erdiko egonaldia Norvegian - “Campusa handia da, eta ehundaka ikasle dabiltza batetik bestera, kirol eta ekintza asko antolatzen dituzte beraz, gazte-mugimendu handia dago.
Mondragon Unibertsitatean bezalako proiektu multidisziplinarrik ez dugu baina asignatura batzuetan garrantzia ematen diote lan praktikoari. Adibidez, "Design of a Wind Turbine" ikasgaien hilabete t'erdi egon gara aerosorgailu baten palak eta generadore axial bat diseinatu eta muntatzeko. Ondoren, hemengo haize tunel batean testeatzen dira talde guztien aerosorgailuak konpetizioa moduan eta efizientzia handiena lortzen duenak irabazten du, beste unibertsitateek ere parte hartzen dute konpetizio honetan, aurten Berlineko talde bat etorri da, adibidez.”
Pello Zubizarreta - GBL Ikerlanen - “Nire gradu bukaerako proiektua Ik4-Ikerlan enpresan burutu dut potentzia ertaineko biltegiratze sistemen inguruan, litio-ioizko baterietan sakonduta. Proiektuaren helburua litio-ioizko baterien teknologia komertzialaren ezagutza aplikatua nereganatzea izan da.
Urte osoko proiektua izan da eta hainbat atazatan banatu da proiektua. Lehenengo, litio-ioizko baterien merkatuaren azterketa egin dut, teknologia desberdinak, aplikazioak edota fabrikante desberdinen produktuak aztertuz. Ondoren, teknologia aldetik interesgarria zen bateria sistema bat erosi eta honen ezaugarrien eta funtzionalitateen azterketa eta balioztatzea egin dut. Horrez gain, berunezko baterien karga egoera (SOC) eta osasun egoera (SOH) estimatzeko algoritmo bat garatu dut.
Proiektu honek, ezagutza tekniko handiak emateaz gain, erlazio komertzial internazionalak eta merkatuaren nondik norakoak ezagutzeko balio izan dit. Gainera, enpresa kooperatibo baten izaera lehen pertsonan ikusteko aukera izan dut.”
Aitor Garaizabal - GBL Cetest-en - Gradu amaierako proiektua izan zen Mondragon Unibertsitatera etortzearen arrazoietako bat. Ikasi duzun guztia eta balio duzuna erakusteko konfiantza eta segurtasuna ematen dizu iraupen luzeko proiektua enpresa batean egiteak.
CETEST trenetan entseguak egiten dituen enpresa da. Proiektuaren izenburua bidali zidatenean “beldurtu” egin nintzen apur bat (“Tren barruko sistema txertuaren garapena pantografo-katenaria elkarrekintzako arku elektrikoak antzemateko”). Baina zerbait ikasi badugu Energiaren Ingeniaritzako ikasketetan zehar da proiektuak egiten, eta lortutako gaitasun eta ezagutza horrek, behar den bezala baloratzen dugu kanpora ateratzen garenean eta proiektu bati aurre egiteko beste ikasle batzuk baino baliabide gehiago dugula ohartzen garenean.
Laburbilduz, trenaren pantografoa (trenek goialdean duten beso mekanikoa) eta katenaria (trenak pantografoaren bitartez konektatzen diren kableari energia hartzeko) artean sortzen diren arku elektrikoak neurtzen dituen prototipo bat garatu beha dut. Eta horretan nabil, Matlabekin programatzen, optika eta sentsorizazio munduan saltseatzen, produktuak erosten eta negoziatzen eta baita ere legedia ikasten. Enpresan giroa paregabea da; orokorrean, langileak gazteak dira eta horrek asko laguntzen du integratzeko orduan. Enpresak ere interesa du zu eroso eta gustura egoteko, beraientzat aukera paregabea baita etorkizunerako langileak prestatzeko.