Mondragon unibertsitatea hezkuntza berrikuntzaren abangoardian egon da, pertsonengan, enpresetan eta gizartean eragin positiboa sortzeko konpromisoari erantzuteko.
Enpresan esperientzia lan-ikaste partekatze programa eta gradu bukaerako lanari esker
GURE IKASKETA EREDUA
Enpresan esperientzia lan-ikaste partekatze programa eta gradu bukaerako lanari esker
Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketetako bukaerako fasean egiten dira eta aukera paregabea dira enpresa, unibertsitate edo eta ikerketa zentro baten beharrei loturiko esperientzia profesional bat bizi ahal izateko.
Industria Elektronikako Ingeniaritzan Gradua gure unibertsitatean egiteak ikasketak eta lana partekatzeko aukera ematen dizu. Horrela, zuzen-zuzenean identifikatu ahal dituzu industriak eskatzen dituen ahalmen teknikoak zeintzuk diren.
Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketen bukaerako fasean gauzatzen dira 10 hilabetez lanaldi osoko dedikazioarekin. Esan dezakegu prestakuntza izaera duen jarduera bat dela eta horiek gauzatzea ezinbesteko baldintza direla titulua lortzeko.
Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.
Gradu Bukaerako Lanak, normalean, enpresetan gauzatzen dira eta lanaldi-osoz, eta ikasleek laguntza-poltsa bat jasotzen dute, 500€ ingurukoa.