Lan Proposamenetan oinarritutako ikaskuntza prozesu bat
Lan Proposamenetan oinarritutako ikaskuntza prozesu bat
Lan Proposamenetan oinarritutako ikaskuntza prozesu bat
Haur Hezkuntzako Graduko irakaste-ikaste prozesua eredu pedagogiko berritzaile batean oinarritzen da: Lan Proposamenak.
Ikasturtea, beraz, ondoz ondo planteatutako zenbait erronka eta proposamenen inguruan antolatzen da, eta ikasleak ahalik eta modu egokienean erantzun beharko die horiei guztiei.
Lan Proposamenei esker, ikasleak erronka bakar batean jartzen du arreta aldiro; horrez gainera, ikaskuntza prozesu sakontzen laguntzen dute, eta ikasleak hezkuntzako eta gizarteko erronkei aurre egiteko prestatzen dituzte, bai orainera begira, bai iraganera begira.
Lan Proposamenak bakarka edo talde txikitan lantzen dira, eta ikasleek tutore eta irakasleen laguntza jasotzen dute, gertutik, prozesuan zehar.