Ikasi zeure ekosistema eraikiz

Titulazio Ofiziala

Enpresa Adminstrazioa eta Zuzendaritzan Graduatua.

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa, Bilbao

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

DUALA, Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1041063, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Ikasi zeure ekosistema eraikiz

HEZIKETA DUALA

Ikasi zeure ekosistema eraikiz

Eraiki zure ikasketa ekosistema lankidetza hitzarmena daukagun 500 enpresa baino gehiagoko batean. Gure ikasle bakoitzentzako ikasketa kurba bat diseinatzen dugu enpresan. Ikasle bakoitzak enpresako aholkulari zein Fakultateko tutore bat dauzka Gradu osoan zehar.

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan Gradua, aitzindaria da alternantziako prestakuntza eskaintzen enpresa kudeaketa esparruan estatu mailan. Euskadi eta Espainiako enpresa talde garrantzitsuenetako bat izateak ematen digun enpresa errealitatearen ezagutza, Gradu hau ezartzeko oinarria da. Oso praktikoa da, enpresara bideratuta baitago. Hau da, ikasketa emango da etorkizuneko profesionalak bere karrera garatuko duen lekuan: enpresa.

Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan Gradua, elkarrekin egindako hausnarketaren eta 50 enpresatan baino gehiagotan egindako diagnostikoaren fruitua da. Gure heziketa-berritzailea da, Graduko edukien diseinua prestatu nahi ditugun pertsona profiletan oinarritzen delako. Hau da, etorkizuneko profesionalak, erakundeen eraldaketa lideratzeko eta proiektu berriak sustatzeko gai izango direnak. Proiektu hauen bidez, aurre egingo dizkiete globalizazioak eta merkatuak eskatzen ari diren erronka lehiakor berriei.

Gure ikasleak enpresan jardungo dute lehenengo mailatik laugarren mailaraino. Bertan, gelan zail samar lor daitezkeen hainbat konpetentzia eta trebetasunak bereganatuko dituzte: ekimena, proaktibitatea, ingurunearekiko moldagarritasuna, autonomia, konfiantza norberarengan, talde lana, tolerantzia estresari, besteak beste.

Graduaren hasieran, ikasle bakoitzaren profilaren azterketa egiten da, bere enpresako indar guneekin bat datorren ikasketa kurba burutzeko. Honek era berean, ikasleak hobetzeko dituen arloak progresiboki garatzea ahalbideratuko du. Hau guztia, Gradu osoan zehar koordinatu egiten da, enpresako aholkulariak eta Fakultateko tutoreak egindako jarraipenaren bitartez.


Unibertsitatea baino gehiago gara