Maite Legarraren testigantza

Doktorego Programa

Erakunde eta Gizarte Ekonomian Kudeaketa Aurreratua Doktorego Programa

Iarupena

Jarduera osoan: 3 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago).

Jarduera partzialean: 5 urte (3 urtetan luzatzeko aukera dago).

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskera, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Plazak

7 plaza

Atzealdea

Maite Legarraren testigantza

TESIS PROZESUA

Maite Legarraren testigantza

$titulo.getData()


¿Zein izan zen tesian landu zenuen gaia?

Doktoretza tesiaren muina erakundeetan ematen den oinordekotza prozesuak aztertzean egon zegoen. Datozen urteetan, Espainiar Estatuko hainbat erakundek, orokorrean eta, zehatzago, Euskal Autonomia Erkidegoek, pairatu beharko duten errealitatea da oinordekotzarena.

Oinordekotza prozesuan bi atal bereiztu daitezke, aldi berean gauzatu daitezkeenak edo ez. Alde batetik, oinordekotza kudeaketan, non erakundeko ugazabek zuzendaritza oinordeko baten edo batzuen esku utziko duten eta, bestetik, oinordekotza jabetzan, non aukerak anitzak diren, inbertsore atzerritar/kanpoko bati saltzetik hasi eta erakundeko langileek berau erosteraino kooperatiba bat sortzeko, beste hainbat egituren artean, helburuarekin.

Ikerketa aurrera eramateko, diseinu kualitatibo bat erabili nuen, honek eskaintze duen testuinguru ireki eta malguagatik. Kasu bakar batetan oinarritutako ikerketa burutzea erabaki nuen, kudeaketan eta propietatean oinordekotza bizitzen ari zen Gipuzkoako erakunde batean hain zuzen ere. Behaketa partehartzaile osoaren teknika erabiliz, erakunde horretako oinordekotza prozesua gertutik bizitzeko aukera izan nuen.

Modu honetan, gertaerak ematen ari ziren une berean ebidentziak jasotzeko aukera izan nuen, hauek denboran zehar izan zuten bilakaera aztertuz eta, aldi berean, stakeholder desberdinen bizipenak, pertzepzioak eta emozioak jasoz. Guzti honekin, oinordekotza prozesuaren konplexutasuna modu orokorrean eta hobeto ulertzeko aukera izan nuen.

Nola bizi izan zenuen doktoretza tesia burutzeko prozesua?

Doktoretza tesia burutzen jardun ditudan lau urteak ikasketa prozesu luze, gogor eta konplexu bezala gogoratzen ditut. Mota honetako proiektuek dedikazio handia eskatzen dute, ez soilik bertan inbertitutako orduei dagokienez, baita emozionalki ere. Eta horrek egunerokotasunean eragin psikologiko nabaria izatea eragin du. 

Orokorrean, ikasketa prozesu hauek gora behera emozional ugariz beteta egoten dira, ziurgabetasuna eta kaos sentsazioa eguneroko ogia direlarik. Nire kasuan, denbora asko pasatu nuen ikerketa arloa ardazten eta zehazten, aztertu behar nituen aldagaiak identifikatzen. Eta, gainera, hasieratik oso argi izan nuenez kasu erreal batean oinarritutako tesi bat egingo nuela, ikerketa burutzen ari nintzen momentuan erakundean bizitzen ari ziren emozio eta gertaerak jasotzean oinarrituko zena, horrek asko moteldu zuen prozesua. Zaila da zure ikerketan sartzen den erakunde bat identifikatzea eta, hare eta zailagoa, erakunde horrek modu aktiboan mota honetako ikerketa proiektuetan parte hartzea.

Eta behin erakunde baten onarpena lortuta, ikerketak berak hartu zuen intentsitateak erabat hartu ninduen. Urte luze batez eguneroko buruhauste izan ziren marko kontzeptualean sartu eta kendu beharreko elementuen gaineko hausnarketak, ikerketa galderen aldaketak, moldaketak. Beraz, ziurgabetasun horrek eragiten zituen etengabeko aldaketekin bizitzen ikasi nuen. 

Ze ekarpen pertsonal eta profesional eman dizkizu doktoradutza tesi bat burutzeak?

Profesionalki hazteko balio izan dit. Mota honetako ikasketa prozesuek ezagutza berriak lortzera eramaten zaituzte, bizipen berriak izatera. Eta seguru nago, doktoretza tesia egin izan ez banu bizipen horiek ez nituela inoiz izango. Nire burua egituratzen lagundu dit, modu egituratu eta sistematiko batean arrazoitzen, pentsatzen, eta hausnartzen. Eta hori, ikasketa prozesu hau burutu aurretik, ez neukan garatuta.

Gainera, erakunde batetan oinordekotza prozesu bat lehen pertsonan bizitzeak hainbat ezagutza eskuratzea ekarri dit. Erakundeetako eraldaketa prozesuak nola gauzatzen diren eta horrek hauen kulturan daukan eragina lehen pertsonan bizitzeko eta ezagutzeko aukera eskaini dit. Erakundeen egunerokotasunean ematen diren gertaera edo portaera konplexuen inguruko ezagutza jasotzeko balio izan dit.

Eta pertsonalki ere hazteko balio izan dit noski. Pertsona bezala hazten lagundu dit, erantzukizunak hartuz eta errealitatean ematen diren gertaerak ikuspuntu desberdinetatik aztertuz; emozioak, frustrazioak eta kaosa kudeatzen ikasi dut. Baina batez ere, aldaketak onartzen eta ziurgabetasunean eroso sentitzen ikasteko balio izan dit.

This document has been composed with the free HTML edior. Click here to give it a try.


Unibertsitatea baino gehiago gara