Certified SOLIDWORK Associate - Academic
Certified SOLIDWORK Associate - Academic
Certified SOLIDWORK Associate - Academic
1. mailako ikasleak delineatzaile eta 3Dko CAD-eko tekniko gisara prestatzen dira besteak beste.
Duela 2 urtetik, etorkizuneko goi mailako teknikari hauen profila indartzeko, Solidworks-en Certified SOLIDWORK Associate – Academic (CSWA- Academic) azterketa egiten dute gaitasun horiek balidatzeko.
Dassault Systèmes-en Solid Works CAD3D software erabilienetako bat izanik industrian, garrantzitsua da bertan gaitasun nahikoa dutela demostratzea.
CAD teknikari batek lantzen dituen edukiak hauexek dira: oinarrizko kontzeptu teorikoak, modu berreditagarrian modelatzeko gaitasuna, multzo mekanikoen muntaiaren muntaketa, berreditaketa eta koordenatu-sistema ezberdinetan datuak lortzea; berauek dira baita ere azterketa honek baloratzen dituen konpetentziak 3 orduko froga batean. Gaitasun hauek Adierazpen Grafikoko ikasgaian lantzen dituzte, eguneroko dinamiken eta ikasturteko erronken bidez barneratuz edukiak.
Arro gaude esateaz, iaz %100ak eta aurten %90ak gainditu duela azterketa hau, eta beraz, Dassault Systèmes-en agiria lortu dutela.
Zorionak denoi egindako lanagatik!!