Mondragon Unibertsitateko 5 talde ordezkari Mundukide lasterketan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko 5 talde ordezkari Mundukide lasterketan

Mundukide lasterketa solidarioa

Mondragon Unibertsitateko 5 talde ordezkari Mundukide lasterketan

Igande honetan ospatu zen lasterketa solidario hau Urkulu inguruan, Aretxabaletan.

2024·10·21

$titulo.getData()


Igandean ospatu zen Mundukide lasterketa solidarioa, Aretxabaletako Urkulu urtegian. Aurtengo edizioa, Ikerlan, Athlon eta Fagor Elektronika kooperatibek antolatu dute, Mundukiderekin batera.  Lasterketan kooperatiba ezberdinetako kideek hartu zuten parte, hiru modalitate ezberdinetan; nordic walking, oinez edo korrika (3ko taldeetan).

Mondragon Unibertsitatetik bost taldek hartu zuten parte ekimen solidario honetan, inoizko ordezkaritzarik handiena eramanez. Ekitaldi honetan, HUHEZIko talde batek eta Enpresagintzako 4 taldek hartu dute parte, guztiak langileak izan direlarik.

Hemen ikus ditzakezue lasterketako zenbait argazki eta emaitzak

Eskerrik asko partaide guztioi eta datorren ekitaldi arte!