Europako Mugikortasun astea 2024

Atzealdea

Europako Mugikortasun astea 2024

Europako Mugikortasun asteko jardueretako zozketen irabazleak argitaratu dira

Europako Mugikortasun astea 2024

Europako Mugikortasun Astearen baitan, hainbat jarduera egin ziren, eta bertako zozketen irabazleak Victor Amo eta Beñat Arribas izan dira

2024·09·26

$titulo.getData()


Europako Mugikortasun astearen baitan (irailaren 16tik 22ra), mugikortasun eta neurri iraunkorren garapena sustatzeko Kirol Zerbitzutik zenbait jarduera antolatu genituen. Alde batetik, bizikleta elektrikoen stand bat egon zen unibertsitateko fakultate guztietan eta bestalde, Wellk aplikazioaren bitartez erronka komunitario bat proposatu zen: Euskal Herriari itzulia ematea eta 500kg CO2 isuri ekiditea.

Bi jarduerak elkartuta, 100 pertsona inguruk parte hartu dute eta parte hartzeagatik egindako zozketako irabazleak Victor Amo (bi lagunentzako bizikleta elektrikoa erabiltzeko aukera) eta Beñat Arribas (kiroldegiko bono bat) izan dira.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.