Atzo hasi ziren eskubaloi taldearen entrenamenduak Eskoriatzan
Atzo hasi ziren eskubaloi taldearen entrenamenduak Eskoriatzan
Atzo hasi ziren eskubaloi taldearen entrenamenduak Eskoriatzan
Hainbat ikasle animatu dira talde mixto honetan
Astearte honetan hasi dira Mondragon Unibertsitateko eskubaloi taldearen entrenamendua saioak Eskoriatzako kiroldegian. Entrenamenduak astearte eta ostiral goizetan izango dira (11:00-13:00) eta txapelketa ofizialei begira prestatzea bada ere helburu nagusia, lagunartean astero jarduera fisikoa egiteko aukera ere izango dute.
Oraingoz, 10-12 ikasle animatu dira taldera baina badirudi, gehiago ere animatuko direla datozen saioei begira. Ikasle-entrenatzaile figura ere izango da taldean. Parte hartzeko interesa baduzu, jarri harremanetan Kirol Zerbitzuarekin.
Eskubaloia gustoko baduzu edota probatzea nahiko bazenu, hemen duzu aukera paregabea! Gainera, unibertsitateko lagunen artean jarduera fisikoa burutzeko aukera ere izango zenuke!