Mondragon Team Academy Ekintzailetza-Sarea, Leinn graduarekin batera, Prestonen aurkeztua izan da
Mondragon Team Academy Ekintzailetza-Sarea, Leinn graduarekin batera, Prestonen aurkeztua izan da
Mondragon Team Academy Ekintzailetza-Sarea, Leinn graduarekin batera, Prestonen aurkeztua izan da
MONDRAGONeko ordezkaritza batek ekintzailetza kooperatiboko ekosistemen sorrerari eta horrek gizartean duen eraginari buruzko txostena aurkeztu dute Preston-en.
MONDRAGONeko ordezkaritza bat Preston hirian (North West England) izan da, horien artean Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy eta Ekintzailetza arloko koordinatzaile den Aitor Lizartza. Bertan LKS NEXTek ekintzailetza kooperatiboko ekosistemen sorrerari eta horrek gizartean duen eraginari buruz egindako aholkularitza-lanaren azken txostena aurkeztu da. Preston ezaguna da Erresuma Batuan Udala 2012tik aplikatzen ari den garapen komunitarioko estrategiagatik, Preston Model ere deitua, eta erreferente bihurtu da Erresuma Batuko beste herri batzuentzat.
Estrategia horren 8 jarduera-ildoetako bat enpresa kooperatibo berriak sustatzea da, justizia eta gizarteratzea sustatzeko. Bisita horri esker, MONDRAGONek ekintzailetza-ekosistemak sortzeko duen esperientzia kooperatiboa hurbildu eta ezagutarazi ahal izan zaie hiriko eragile sozial eta ekonomikoei, beren errealitate ekonomiko eta sozialera egokitzeko.
Ildo horretan, GAZTENPRESA eta MONDRAGON TEAM ACADEMY-LEINN eta hauen ekintzailetza-sarearen adibideak, eta haien ordezkariek eta Korporaziokoak bertan parte hartzea funtsezkoa izan da ekintzailetza-ekosistemen sorreran duten esperientzia eta ezagutza helarazteko.
Misio honi esker Rochdale Pioneers ere bisitatu ahal izan da, 1844an Erresuma Batuan sortu zen lehen kooperatiba, bere garaian MONDRAGON sortzeko inspirazio eredu izan zena.
Argazkian Prestoneko Udaleko ordezkari politiko eta teknikoak ikus ditzakegu MONDRAGONeko ordezkaritzarekin batera.