MONDRAGON TEAM ACADEMY-k startup sorkuntza prozesua jarri du abian Eywa eta Aipower-ekin
MONDRAGON TEAM ACADEMY-k startup sorkuntza prozesua jarri du abian Eywa eta Aipower-ekin
MONDRAGON TEAM ACADEMY-k startup sorkuntza prozesua jarri du abian Eywa eta Aipower-ekin
Startup-ak sortzeko prozesu berria Adimen Artifiziala eta Errealitate Birtualaren teknologietan oinarritzen da
MONDRAGON TEAM ACADEMYk eta zehatzago LEINN graduan (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan Gradua) Eywa eta Aipower (Venture Builders) gure bazkideekin batera, Adimen Artifiziala eta Errealitate Birtualeko teknologietan oinarritutako startupak sortzeko prozesua abian jarri du. 7 moduluz osatuta egongo da eta honakoak dira prozesuaren moduluak:
-Prework
-Teknologia, ekipoak eta proiektuen ulermena
-Merkatu azterketa eta lehen deck-a
-Negozio eredua eta MVP
-CRM eta bezeroak
-Prototipoa, marka eta behar teknologikoak
-Inbertsoreen aurrean pitch-a
36 parte-hartzailek / leinnerrek (Bizkaia eta Gipuzkoa) 2 hilabetez parte hartuko dute martxan jarri den prozesu honetan. Egungo egoera ikusita, online formatuan hasi da.
Parte-hartzaileek beren ideiekin edo Mondragon Team Academy-Eywa eta Aipower-ek proposatutako ideiekin parte hartu ahal izango dute. Zazpi modulu horiek gainditu ondoren inbertsio ronda erreal batetan bukatuko dute.