Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Elkartuk hitzarmena sinatu dute, irisgarritasun unibertsaleko proiektuak garatzeko

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Elkartuk hitzarmena sinatu dute, irisgarritasun unibertsaleko proiektuak garatzeko

HITZARMENA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Elkartuk hitzarmena sinatu dute, irisgarritasun unibertsaleko proiektuak garatzeko

Hitzarmena gaur sinatu da, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile Carlos Garcíak eta Elkartuko (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileko) presidente Alfonso López Etxezarretak sinatu dute

2024·05·31

$titulo.getData()


  • Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta berdintasuna sustatzen dituzten ikerketa-proiektuak bultzatzea du helburu hitzarmenak.
  • Bi erakundeek urteak daramatzate elkarlanean, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, zenbait proiektu jarri dituzte martxan; besteak beste, errealitate birtualekoa, teknologia berrien irisgarritasuna hobetzera bideratua, eta komun eramangarri irisgarri bat diseinatzekoa.

Arrasate, 2024ko maiatzaren 31. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) lankidetza-hitzarmena sinatu dute desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko proiektu zientifiko-teknologikoak sustatzearren. Sinatzeko ekitaldia gaur izan da, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile Carlos Garcíak eta Elkartuko (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileko) presidente Alfonso López Etxezarretak sinatu dute hitzarmena. Akordioaren xedea da Unibertsitateko ikasleek proiektu zientifiko-teknologikoak garatzea, desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Gainera, hitzarmenak jasotzen duenez, irisgarritasun unibertsalaren arloko prestakuntza-jarduerak diseinatu eta garatuko dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleentzat. Bi erakundeen arteko lankidetza zenbait urte dela hasi zen, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, hainbat proiektu garatu dituzte; horietatik, hauek dira nabarmentzekoak: KOMUNIB, komun eramangarri irisgarri baten diseinua; INKLUGI, produktu eta zerbitzuek eragiten duten bazterketa ebaluatzen duen tresna, eta INKLUDIRE, kontsumo-produktuetarako irisgarritasun-jarraibideak ematen dituena.

Errealitate birtualeko proiektu berria

Sinatzeko ekitaldian, martxan jarritako azken proiektua aurkeztu dute Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Elkartuk. Helburu hau du: teknologia berrien irisgarritasuna hobetzea desgaitasuna duten pertsonentzat; esate baterako, errealitate birtualeko gailuen kasuan. Hori dela eta, Elkartuko erabiltzaileak Oroi enpresaren betaurrekoak eta urrutiko aginteak ari dira probatzen —pertsonen ongizate emozionala du ardatz enpresa horrek—.

Horrenbestez, bi erakundeek gizarte irisgarriagoa eta inklusiboagoa sustatzen egiten dute lan, herritar guztien eskubideak eta aukera-berdintasuna bermatzeko.