Mondragon Unibertsitateko 48 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko 48 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Eski irteera Formigal

Mondragon Unibertsitateko 48 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen

Elur baldintza oso onak eta estazioan jende gutxi izan dugunez, benetan gustora itzuli gara eski irteeratik, elurraz nahi beste gozatuta.

2025·02·06

$titulo.getData()


Elurretan 2 egunez gozatu ondoren, asetuta itzuli gara eski irteeratik. Otsailaren 2 eta 4 artean antolaturiko eski irteeran, eski eta snow-a praktikatzeko baldintza ezin hobeak izan ditugu; elurra egoera onean eta estazioan jende gutxi. Mondragon Unibertsitateko 48 ikasle izan dira irteeraz gozatu dutenak.

Elurraz gozatzeko osagai guztiak eta bi egun eguzkitsu izan ditugu! Zer gehiago eskatu genezakeen? 

Hemen duzue irteerako argazki eta bideo guztien bilduma.

Plazer bat izan da; hurrengo ekintza arte!