Ekainaren 1etik 5era, Mondragon Unibertsitateak 19 herrialdetako 150 aditu baino gehiago elkartuko ditu, 5th CIRP Conference on Surface Integrity biltzar telematikoan

Atzealdea

Ekainaren 1etik 5era, Mondragon Unibertsitateak 19 herrialdetako 150 aditu baino gehiago elkartuko ditu, 5th CIRP Conference on Surface Integrity biltzar telematikoan

BILTZARRA

Ekainaren 1etik 5era, Mondragon Unibertsitateak 19 herrialdetako 150 aditu baino gehiago elkartuko ditu, 5th CIRP Conference on Surface Integrity biltzar telematikoan

Plataforma birtualak, Mondragon Unibertsitatearentzat eta haren enpresa laguntzaileentzat esparru estrategiko den fabrikazio aurreratuarekin lotutako ehun bat lan zientifiko hartuko ditu

2020·06·01

$titulo.getData()


5th CIRP Conference on Surface Integrity Biltzarra Mondragon Unibertsitateak antolatu du, ekainaren 1etik 5era, eta Fabrikazio Aurreratuan egindako azken aurrerapenak eztabaidatuko dira bertan. Biltzarrean 19 herrialdetako ehun hizlarik parte hartuko dute, duela ia urtebetetik planifikatu zen moduan. Hori bai, topaketak zenbait aldaketa izan ditu COVID-19ak sortutako osasun-alarmaren ondorioz, eta ekitaldi presentzial bat izatetik kongresu birtual bat (E-Conference) izatera igaro da.

Mondragon Unibertsitateak antolaturiko Biltzarrean 19 herrialdetako ehun ikertzailek parte hartuko dute bideoen bitartez, eta azken aurrerapen zientifikoak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte gainazalaren integritatearen inguruan. Nazioarteko erreferentzia duen biltzar honek nazioarteko foro bat sortzea du helburu, bertan, fabrikazio aurreratuko prozesuekin egindako osagaien integritateari buruzko azken ikerkuntza-aurrerapenak aurkezteko eta trukatzeko, funtsezko elementua baita produktuen kalitatea hobetzeko. Bost egunetan zehar, gainazalaren integritateak izan duen bilakaerari buruzko ezagutza zientifikoa partekatuko da, kasu praktikoak aztertuko dira eta errendimendu funtzionala ebaluatuko da ikuspegi industrialetik.

Biltzarrak Eusko Jaurlaritzaren babesa du, Hezkuntza Sailarena hain zuzen ere. Cristina Uriarte sailburua Mondragon Unibertsitatean izan da ongietorria grabatzeko.

Aurrez aurreko kongresuetan ez bezala, E-Conference biltzarrak eduki guztietara sartzeko eta eztabaida-foroetan parte hartzeko aukera emango die, aldi berean egiten diren saioen artean aukeratu beharrik izan gabe. 

Ibilbide luze bat

Mondragon Unibertsitateak ibilbide nabarmena du fabrikazio aurreratuarekin lotutako ikerkuntza- eta transferentzia-jardueretan, eta industria arloko kolaboratzaileen sare zabal bat du gainera. Esparru horretan, unibertsitateak lan handia egin du ITP Aerorekin, eta harekin batera parte hartu du Euskadiko, Espainiako eta Europako proiektu askotan, balio erantsi handiko osagai aeronautikoen fabrikazio-prozesuak hobetzeko, esaterako. Gainera, Euskadi agertoki ezin hobea da fabrikazio aurreratuan oinarritutako topaketa bat egiteko, ehun industrial sendoa duelako, hain zuzen ere. Arrazoi horiek direla eta, CIRPk (produkzio-ingeniaritzako ikerkuntzan lan egiten duen mundu-mailako erakundeak) Mondragon Unibertsitateari esleitu zion Gainazalen Integritateari buruzko biltzarraren 5. edizioaren antolakuntza. 

Pedro Arrazola eta Aitor Madariaga biltzarreko arduradunek azaldu duten moduan, osagaien akabera-faseetan aplikatzen diren fabrikazio-prozesuek aldatu egiten dituzte osagaiaren materialaren gainazaleko geruzaren ezaugarriak (zimurtasuna, barne-tentsioak, gogortasunaren aldaketak, materialaren mikroegiturako aldaketak, eta abar). Ezaugarri horiek guztiek gainazalaren integritatea zehazten dute, eta zuzenean eragiten dute osagaiaren azken portaeran, haren iraupena edo bizitza hobetuz edo okertuz, eta beraz, horien birziklagarritasun handiagoan edo txikiagoan, ingurumen-inpaktuan, ekonomia zirkularrean eta abarretan eraginez.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoari dagokionez, hiru lan aurkeztuko ditu, bi Errendimendu Handiko Mekanizazio taldearenak eta beste bat Gainazalen Teknologien taldearena; beste bat ere aurkeztuko du, laugarrena, ENISErekin (Saint-Étienne-eko Ingeniarien Eskola Nazionala) elkarlanean. 

512x262

512x262

Biltzarraren web orria