Mondragon Unibertsitateak bat egiten du 2025eko Emakumeak Zientzian ekimenarekin

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak bat egiten du 2025eko Emakumeak Zientzian ekimenarekin

EMAKUMEAK ZIENTZIAN

Mondragon Unibertsitateak bat egiten du 2025eko Emakumeak Zientzian ekimenarekin

2025·01·17

$titulo.getData()


Hogeita hamabost euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte jarduera-programa bat elkarrekin antolatzeko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n izaten da urtero).

Emakumeak Zientzian urtetik urtera hazten eta indartzen joan den proiektu bat da, eta, ekimenaren helburu nagusiak betetzeaz gain, hausnarketa sakona egiten du egoera zientifiko-teknologikoa behar bezala aldatzen laguntzeko. Hala, aurten, “Hazia erein / Siembra la semilla” kontzeptua nabarmendu nahi dugu, eta azpimarratu nahi dugu ekintza txiki bakoitzak markatu dezakeela aldea zientzian berdintasuna lortzeko bidean”, adierazi dute Emakumeak Zientzian proiektuaren antolatzaileek.

Batik bat otsailaren 7tik 14ra bitarteko astean egingo dira Emakumeak Zientzian 2025 ekimeneko jarduerak. 60 ekintza baino gehiagoko programa zabala eta askotarikoa diseinatu dute, ekintza kolektibo txikiek, denboran zehar irauten dutenek, eragin eraldatzailea sortzen dutela azpimarratzeko.

Jarduera-programa gaurtik aurrera egongo da eskuragarri www.emakumeakzientzian.eus webgunean, eta dagoeneko irekita dago ekintzetan izena emateko epea.

Mondragon Unibertsitateak bisitak eskainiko ditu ikasleek eta ikertzaileek beren campusetan erabiltzen dituzten laborategietara:

  • Arrasate
  • Bilbao
  • Galarreta Hernani
  • Ordizia

Informa zaitez eta eman izena