Mondragon Unibertsitatea Ezagutzaren Transferentzia eta Irakaskuntza errendimendu onena duten unibertsitateetako hamar onenen artean CYD rankingaren arabera.

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea Ezagutzaren Transferentzia eta Irakaskuntza errendimendu onena duten unibertsitateetako hamar onenen artean CYD rankingaren arabera.

Rankina

Mondragon Unibertsitatea Ezagutzaren Transferentzia eta Irakaskuntza errendimendu onena duten unibertsitateetako hamar onenen artean CYD rankingaren arabera.

Era berean, rankingak adierazten du inguruko enpresetan duen errotzeagatik, irakaskuntza praktikorako metodoagatik eta ikasleen mugikortasunagatik nabarmentzen dela unibertsitatea.

2024·05·17

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea enpresetatik ikerketarako lortutako sarreran ehuneko handiena duen unibertsitatea da, baita enpresekin argitalpen gehien dituena ere, CYD rankingaren arabera. 

Era berean, rankingak adierazten du inguruko enpresetan duen errotzeagatik, irakaskuntza praktikorako metodoagatik eta transferentziagatik nabarmentzen dela unibertsitatea. Horren adierazgarri da, besteak beste, Spin Off-en kopuru handiena duen unibertsitatea dela.

Halaber, nazioarteko orientazioaren esparruan duen posizio ona egiaztatzen du azterketak; ikasleen mugikortasunean bigarren postuan kokatu da eta atzerriko praktiketan laugarrenean.

Hamargarren edizio honetan, CYD rankingak 81 unibertsitateren emaitzak aurkeztu ditu, graduko ikasketak ematen dituzten 89 unibertsitateetatik %91.